S’ouvre dans un nouvel onglet

Johan edo Urreisti, Barandikaren ordezko

4 février 2026

Otsailaren 15an jokatuko da Winter Serieseko finala eta bi bikote hauek iritsi dira finalera: Barandika-Basque eta Goitia-Lekerika. Barandika ostegun honetan pasako da kirofanotik, ezker ukalondoan ebakuntza egitera. Bere lekua, sailkapeneko 3. aurrelariak beteko du: Johan Sorozabal lapurtarrak edota Eñaut Urreisti gipuzkoarrak. Datorren astelehenean, finalerdietako azken partidan jakingo dugu erantzuna:

URREISTI-LOPEZ vs *OLHARAN-BASQUE

Partida Urreistik eta Lopezek irabazten badute, hirugarren tokian sailkatuko dira eta Urreistik beteko du Barandikak finalean utzitako hutsunea. Horiek galduz gero berriz, Johan Sorozabal izango da finalean.

Atzoko partidan argi ikusi zen, Estatu Batuetako 3 hilabeteko denboraldia eta Winter Seriesa uztartzea oso lan zailak direla. Johan eta Gorka anaiak bezperan iritsi ziren Daniatik eta euren ohiko mailatik behera jokatu zuten. Izan ere, ez dute inolako zerikusirik Daniako frontoiak, materialak eta koadroak, Gernikako Winter Seriesarekin.

Ligaxkan, Olharanek egingo ditu Barandikaren ordezko lanak (txapelketan beste bi partida jokatu ditu ordezko gisa) baina finala jokatzeko, sailkapenean kirol-meritu gehien egin dituen aurrelaria aukeratuko da.

Datorren asteko partidak badu txapelketaz kanpoko beste arreta-gune bat: Imanol Lopez zumaiarraren azken partida izango da Gernikan. Duela 23 urte debuta egin zuen pilotalekuan.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen