Finalaren aurretik
ELAIA-MAIA vs HELENA-ARAI (Emakumeen desafioa)
Giro ikusgarria izango da bihar Durangoko Ezkurdi pilotalekuan, San Fausto egunarekin bat eginez. 19:30tan hasiko den jaialdiak bi partida izango ditu. Lehena, emakumeen arteko desafioa: Ligako txapeldunak (Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea), Euskotren Winter Serieseko garaileen aurka (Helena Barrenetxea durangarra eta Arai Lejardi). Ondoren, gizonezkoen Master Serieseko finala jokatuko da eta bertan banatuko dira, 2024-25 denboraldiko lehen 1.000 puntuak:
Eñaut Urreisti eta Jon Zabala, Xabi Barandika eta Unai Lekerikaren aurka. Bi gernikarrek Erkiaga-Del Rio kanporatu zituzten lehengo asteko jaialdian. Partida ikargarria, erritmo eta kalitate askokoa, aspaldi ikusi gabeko horietakoa. Galdu arren, maila bikaina erakutsi zuen Erkiagak eta desenpatean, 5-4 erabaki zen partida. Urreistik eta Zabalak ere desenpatea behar izan zuten Olharan eta Ibarluzea kaleratzeko.
Frontoia goraino beteta egongo da.





