MX Grand Slam, Jai Alai League
3. jardunaldia
Ekainak 27, 19:00tan
GOIXERRI-MANCI vs GOITIA-LOPEZ
LADUCHE-LEKERIKA vs URREISTI-BASQUE
Ostiral honetan erabakiko dira Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdiak. Txapelketa honek berebiziko garrantzia du Jai Alai Leagueko sailkapenari begira eta finalerdietatik kanpo geratzea, atzerapausua da ranking-ean aurrean egon nahi duen edonorentzat. Oraingoz bikote bakarra dago finalerdietara sailkatuta, Goitiak eta Lopezek osatzen dutena. Urreisti eta Basque ere, ia matematikoki barruan daude. Beste lau bikoteak ostera (Goixerri-Manci, Erkiaga-Ibarluzea, Johan-Zabala eta Laduche-Lekerika) zalantzan daude. Hauek dira aukerak:
📌 GOIXERRI-MANCI: Euren esku dago sailkapena. Goitia eta Lopezen aurka irabaziz gero, finalerdietan daude. Galtzen badute, kalean.
📌 JOHAN-ZABALA: Ez dago euren esku. Goixerrik eta Mancik galtzea behar dute, finalerdietara sailkatzeko.
📌 LADUCHE-LEKERIKA: Zaila izan arren, euren esku dago. Zer behar dute? Urreisti eta Basqueri 2-0 irabaztea, eta gutxienez 9 tantuko diferentzia ateratzea. (15-11, 15-10 adibidez).
📌 ERKIAGA-IBARLUZEA: Ez dago euren esku. Urreistik eta Basquek set bat egiten badute, finalerdietan izango dira. Laduchek eta Lekek 2-0 irabazita ere, 9 tantuko aldea atera beharko lukete, Winterreko txapeldunak kanporatzeko.
📌 URREISTI-BASQUE: Ia barruan daude. Laduchen eta Lekeren kontra itzelezko porrota behar dute kanpoan geratzeko: 2-0 galdu eta 21 tantuko aldeagatik gainera (15-5, 15-4 adibidez).





