S’ouvre dans un nouvel onglet

Markina-Xemein: partida handi baterako osagai guztiak!

19 juin 2025

Grand Slam-Jai Alai League
2. jardunaldia
Ekainak 20, 19:00tan

JOHAN-ZABALA vs GOITIA-LOPEZ
ERKIAGA-IBARLUZEA vs URREISTI-BASQUE

Eñaut Urreisti eta Thibault Basque, Donibane Lohizuneko « Cesta All Star »-eko txapeldunak, Markina-Xemeingo « Uni »-an izango dira ostiral honetan, Erkiaga eta Ibarluzearen aurka jokatzeko. Partida gogorra espero da, txapela irabazteko bi bikote faboritoenetakoen artean. Jai Alai Leagueko ranking-ean, sailkapeneko 1.a (Erkiaga), 2.a (Urreisti), 3.a (Basque) eta 6.a (Ibarluzea) dira hurrenez hurren. Urreistik eta Basquek bihar jokatuko dute txapelketa honetako lehen partida, eta Erkiaga eta Ibarluzea bizkaitarrek, beraien bigarrena.

Eñaut Urreisti mutrikuarraren kasuan, kolpe gogorra hartu zuen duela bi aste eskuineko ukalondoan eta zauri hori sendatzen dauka oraindik. Hala ere bikote oso gogorra osatzen du sailkapenari begira, Ligako atzelari onena den Thibault Basquerekin. Lapurtarrak 29 urteko beteko ditu bihar eta garaipen batekin ospatu nahi du urtebetetzea. Ez dezagun ahaztu, Urreistik eta Basquek, dagoeneko, Slam kategoriako txapelketa bat irabazi dutela denboraldi honetan: Donibane Lohizuneko CESTA ALL STAR txapelketa.

Erkiagak eta Ibarluzeak bestalde, finalerdietarako sailkapena itxi nahi dute. Lehengo astean 2-0 irabazi eta gero, nahikoa dute Urreisti eta Basqueren kontra set bakar bat irabaztea. Hala ere, eta Erkiaga ezagututa, garaipena lortzea da bizkaitarren helburua. Sailkapenaz gain, multzoko lehen postua eskuratu eta psikologikoki ere, mahai gainean kolpe bat emateko.

Ostiraleko lehen partida Johan-Zabala eta Goitia-Lopez bikoteek jokatuko dute. Lehenengoek, 2-1 irabazi zieten Goixerri eta Manciri lehen jardunaldian. Beste garaipen batekin, finalerdietan daude. Hala ere, aurrean dituzte Alex Goitia, eta batez ere Imanol Lopez, euskal selekzioarekin Nazioen Ligako txapelduna dena. Urreistik eta Basquek bezala, hauek ere bihar jokatuko dute txapelketako estreineko partida.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen