Maiatzak 30, 19:00tan (ETB 1, 22:05tan)
Bilbao Iron Cup finalak (JAI ALAI LEAGUE)
ELAIA-FRIDA vs IHART-MAIALEN
ERKIAGA-GORKA vs BARANDIKA-BASQUE
Aldaketak izango dira Jai Alai League-an Bilboko Iron Cup-eko finalak bukatutakoan. Irabazi edo galdu, Aritz Erkiaga gizonezkoen ranking-eko lider izatera itzuliko da, emaitzaren arabera 2.000 edo 1.200 puntu gehituko baitizkio bere markagailuari. Matematikoki ziurra da orain lehen postuan dagoen Eñaut Urreisti gaindituko duela.

Emakumeetan, finaleko emaitzak esango digu Ihart Arakistain Sopelako pilotariak lider jarraitzen duen ala ez. Ligan jokatu dituen bi finalak (Berriatua eta Zumaia) irabazi egin ditu Arakistainek. Bilbon galtzen badu, Frida Watkins-ek aurreratuko luke. Elaiak eta Maialenek ez dute oraindik txapelik irabazi denboraldi honetan.
Informazio osoa eskuragai duzue mugikorreko « JAI ALAI LEAGUE » aplikazioan. Txapelketa guztian bezala, finalerako sarrerak ere agortuta daude.





