Master Series Lekeitio, FINALERDIAK
Martxoak 23, larunbata, 19:00tan, Santi Brouard
JOHAN-ZABALA vs LADUCHE-BASQUE
ERKIAGA-MANCI vs URREISTI-LEKERIKA
Zesta-punta profesionala bueltan da Lekeition. Urtetik urtera eskaintza handitzen ari da, Akarregi pilota eskolako zestako fitxak handitzen doazen bezalaxe. Larunbatean da lehengo zita. Aste santuen atarian, Jai Alai Leaguerako puntuagarria den Master Seriesa jokatuko da. Lehen aldiz hartuko du Lekeitiok, ligarako puntuagarria den txapelketa. Egutegiko laugarren txapelketa hain zuzen.
Lekeitioko partiduetan ez dago txapela soilik jokoan. Jai Alai Leaguerako 1.000 puntu eskuratuko ditu irabazleak eta 600 bigarren geratzen denak.
Aritz Erkiaga beti da faborito. Bera da ranking-eko liderra eta Manci mutrikuarrarekin batera, Eñaut Urreisti eta Unai Lekerikaren aurka neurtuko da. 19 urteko gaztea da Urreisti mutrikuarra eta Lekeitioko txapelketa honekin egingo du ligako debuta. Beste finalerdian, Jon Zabala markinarraren itzulera daukagu. Udan izan zuen lesioa eta Johan Sorozabalekin bikotea osatuz itzuliko da kantxetara. Aurkariak, Laduche eta Basque lapurtarrak. Bikote gogorra eta arriskutsua.
Sarrerak: www.eramanjaialai.com/lekeitio-jai-alai-master-series-2024/





