Se abre en una pestaña nueva

Bilbo, emakumeen txanda heldu da!

13 de mayo de 2025

Maiatzak 16, ostirala. 19:00tan
Bilboko Deportivo Pilotalekua
Bilbao Iron Cup-Jai Alai League

ELAIA-FRIDA vs HELENA-MAIA
ERKIAGA-GORKA vs URREISTI-IBARLUZEA

Emakumeen txanda heldu da Bilboko Iron Cup txapelketan. Ligako gainerako probak bezala, Master Series formatuan jokatuko dute eta beraz, horrek esan nahi du, hil ala biziko partiduak izango direla guztiak. Bi finalerdi eta final bat. Lehenengo jardunaldi honetan, egungo txapeldunenetako bat aterako da kantxara tituluaren defentsan: Elaia Gogenola berriatuarra (Ihart Arakistainekin irabazi zuen iazko finala). Aurrean berriz, Winter Serieseko egungo txapelduna, Helena Barrenetxea durangarra. Bi aurrelari errematatzaile, kasu honetan Frida Watkinsek eta Maia Goikoetxea gazteak lagunduta.

Bilboko emakumeen Jai Alai Leagueko zazpigarren proba da, Berriatua, Araba Euskaraz, Euskotren Winter Series, Lekeitio eta Zumaiako Master Seriesak eta Donibane Lohizuneko Cesta All Star-a dagoeneko jokatuta baitaude. Ihart Arakistain sopeloztarra da ranking-eko lehenbizikoa. Iaz atzelari lanetan bikain aritu zen Bilbon eta aurten aurrean, bere posizio naturalean jokatuko du, Maialen Aldazabal lagun duela Maite Ortiz de Mendibil eta Oaia Otañoren aurka. Baina partida hori datorren astean izango da.

Ostiral honetan, emakumeen finalerdiez gain, gizonezkoena ere jokatuko da eta ez edozelakoa gainera: Erkiaga-Gorka, Urreisti eta Ibarluzearen kontra. Gauza asko daude jokoan. Bat: final handirako sailkapena. Baina horrekin batera: Ligako ranking-eko lehen postua. Une honetan Urreisti da Jai Alai Leagueko liderra baina ostiralean galduz gero, Erkiagak aurreratu egingo luke. Gizonezkoen bigarren finalerdian, hilaren 23an, Barandika-Basque eta Laduche-Del Rio izango dira aurrez aurre.

Aurrera doa Iron Cup-a, zesta punta profesionaleko txapelketa garrantzitsu eta prestigiotsuenetakoa. Halako erantzuna ari da ematen Bilboko publikoa ere, Deportivo pilotalekuan, astea joan eta astea etorri, giro bikaina jarriz. Partida guztiak EITBren kanaletan ikus daitezke.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen