Se abre en una pestaña nueva

Ihart-Frida eta Urreisti-Manci, Zumaiako txapeldun!

29 de abril de 2025


* Denboraldiko bere hirugarren finalean, Frida zumaiarrak txapela lortu du azkenean, final estu batean.

* Zumaiako Masterra irabazita Urreistik 640 puntutan moztu du Erkiaga liderrarekiko aldea.

* Gaur asteartea, Jai Alai League-ak Donibane Lohizunen du zita handia: Cesta All Star txapelketako finalak.

IHART-FRIDA vs HELENA-MAIA:
15-14, 13-15, 5-3

URREISTI-MANCI vs BARANDIKA: LEKERIKA:
15-12, 15-10

Ez zaigu berehala ahaztuko 2025eko San Telmo eguna. Iberiar penintsulan gertatutako argindar etenak erabat baldintzatu du herritarron ohiko jarduna. Zorionez, Zumaian ordubete eskas iraun du etenak eta normaltasunez jokatu dira Master Serieseko finalak. Jarraitzaile askok hala ere, informazioa jasotzeko arazoak izan dituzte, estaldura eta konexio kontuengatik. Ordu honetan guk geuk ere, Zumaiako argazkiak elkarbanatzeko arazo teknikoak ditugu eta hurrengo orduoetan partekatuko dugu zuokin informazio grafikoa.

Itxura oso ona erakutsi du beste behin Aitzuri pilotalekuak. Frida Watkins zumaiarrak herrian lortu du bere lehen txapel handia. Aurtengo Ligan, hirugarren finala zuen (Berriatua eta Lekeitioren ondoren) eta hirugarrengo honetan, zumaiarren aurrean lortu du txapela. Partida sendo hasi dute Sopelakoak eta Zumaiakoak, lau tantuko aldea lortu dute atsedenerako (8-4), Helenak eta Maiak gora egin dute ondoren aurretik jartzeraino (11-13, 12-14) baina ez dute seta ixten jakin. Bigarrenean bai, bikote horia nagusitu da hasieratik (1-4, 6-8, 9-13, 13-15) eta desenpatean aurretik jarri arren (0-2), Ihartek eta Fridak buelta eman diote (5-3). Zumaiarrak partida segurua jokatu du atzean eta Ihartek erremate onak egin ditu, sahietsetik batik bat. Sopelakoaren bigarren txapela da Ligan, Berriatuan ere garaile izan baitzen.

Gizonezkoetan berriz, Eñaut Urreisti eta Mikel Mancisidor mutrikuarrak izan dira nagusi. Iaz bigarren geratu ziren Erkiaga eta Urangaren aurka galduta. Aurten ez. Aurten finalera sailkatu eta bi setetan irabazi dute: 15-12, 15-10. Manci seguru aritu da atzean, Urreistik ez du agian beste batzuetan beste erremate egin baina egin duenean ondo asmatu du. Barandikak eta Zabalak partida hasiera ona egin dute baina mutrikuarrek erritmoa hartu dutenean, gehiago izan dira.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen