Se abre en una pestaña nueva

Zumaiako finalak erabakita!

22 de abril de 2025

Kargatzen

Zumaia Master Series-Jai Alai League

ELAIA-OAIA vs HELENA-MAIA:
13-15, 10-15

ERKIAGA-URANGA vs BARANDIKA-ZABALA:
9-15, 14-15

Aitzuri pilotalekuan erabakita geratu dira San Telmo eguneko finalak. Sarrera ona gaurkoan ere, Helena Barrenetxea-Maia Goikoetxea eta Xabi Barandika-Jon Zabala bikoteen garaipenak ikusteko. Hilaren 28an arratsaldeko 19:00tan jokatuko dituzte finalak, Ihart-Frida eta Urreisti-Manci bikoteen aurka. Frida Watkins izango da, Zumaian txapela janzteko aukera izango duen herriko ordezkaria.

Partida ona jokatu dute emakumeek publiko zumaiarraren aurrean. Neurketa bikaina jokatu dute Helena Barrenetxea, Winter Seriesko txapeldunak eta Elaia Gogenolak. Bi aurrelari bizi eta errematatzaile, atzean, Oaia Otañok eta Maia Goikoetxeak oso ondo lagunduta. Azken hau behetik gora datorren pilotaria da eta denetan gazteena izan arren, pilotari gogor ematen dio berriatuarrak. Oaia Otañok defentsa ona erakutsi du baina Maia Goikoetxeak bizkarra erakutsi dio eta hor egon da partidaren gakoa.

Gizonezkoen partidan, garaipen garrantzitsu batekin itzuli da kantxetara, hilabeteren ostean, Xabi Barandika gernikarra. Iazko txapeldunek, Erkiagak eta Urangak, ez dute partida ona jokatu. Gaurkoan, atzelari zumaiarrak ezin izan dio Erkiagari behar bezala lagundu eta Aritz bera ere ez da bere mailarik onenean aritu. Kontrara, partida serioa eta osoa jokatu dute, bai Barandikak eta baita Jon Zabala markinarrak ere.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen