Opens in a new tab

Eusko Label Winter Series: multzoak, egutegia eta sarrerak

2026-10-08

Lehengo larunbatean, 6. Eusko Label Winter Series txapelketako bikoteak jakinarazi genituen Gernika-Lumoko aurkezpenean. Gaurkoan, multzoei, egutegiari eta sarrera eta bonoei buruzko informazioa jakinarazten dizuegu.

A MULTZOA:
ERKIAGA-SALEGI
JOHAN-IBARLUZEA
OLHARAN-GORKA
GOIXERRI-LEKERIKA

B MULTZOA:
URREISTI-ATAIN
LADUCHE-MANCI
GOITIA-OYHENARD
BARANDIKA-BASQUE

EGUTEGIA:

. Finalak egun eta ordu aldaketa izango du: igande eguerdian beharrean, larunbat gauez jokatuko da (otsailak 13, 21:00tan).

. Gainerako jardunaldiak astelehenetan jokatuko dira, 19:30tan hasita, lehen egunea kenduta: Urriaren 26an, 18:00tan hasita txapelketako 2 partida.

. Ligaxka: 12 partida 10 jardunalditan. Bi jardunaldi bikoitz. Lehenbizikoa (urriak 26) eta gabonetakoa (abenduak 28).

SARRERAK ETA BONUAK:

Txapelketa guztirako bonuen salmenta: Urriaren 13an, 12:00tatik aurrera (www.eramanjaialai.com)
Jardunaldi bakoitzerako sarreren salmenta: Urriaren 20an, 12:00tatik aurrera (www.eramanjaialai.com)

Beste behin ere, Winter Seriesaren atarian sortu den ikusmin eta abalantxa handiaz jabetuta, Eraman! enpresak aurretiaz eskatu nahi die barkamena, sarrerarik gabe geratuko diren jarraitzaile guzti horiei. Ez dago inolako modurik frontoira joan nahi duten guztiei lekua egiteko.

EUSKAL TELEBISTA

ETB 1-en asteroko zita astelehenan izango da, 21.45tik aurrera.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen