Johan Sorozabalek ostiral honetan jokatu behar zuen Markina-Xemeingo Unian baina lesio batengatik, ez du txapelketa jokatuko. Bilboko Iron Cup-ean, sabeleko-urradura izan zuen eta ez da garai errekuperatu. Uztaileren lehen asterako jokatzeko moduan egotea espero du biarriztarrak.
Sorozabelen lekua JAVIER URRUTIA gazteak jokatuko du. Izatez Toledoko pilotaria baina azken urteetan Euskal Herrian bizi dena. Markina-Xemeingo klubean aritzen da eta aurre-kanporaketa fasean, Grand Slamaren ateetan geratu zen, Argoitiarekin, Txanika-Salegi bikotearen aurka galduta.
Orain, Johanen lesioarekin aukera iritsi zaio Javier Urrutiari, aurre-kanporaketa fasean postua irabazita. Zabalarekin jokatuko du, Erkiaga eta Atainen aurka.






