Opens in a new tab

Aste oso garrantzitsua Jai Alai Leaguen!

2026-04-27

Zesta-puntako Liga profesionalean bete-beteko astea dugu aurretik. Urteko bi txapelketa garrantzitsuenetakoen finala (Cesta All Star, Donibane Lohizunen eta Banakako Laboral Kutxa Txapelketa, Berriatuan) eta Bilboko Iron Cup entzutetsuaren hasiera Bilbon (sei jardunaldi izango dira jarraian).

Aste erabakigarria Eñaut Urreisti aurrelari gipuzkoarrarentzat. Mutrikuarra bi finaletan izango da (Donibane Lohizunen eta Buruz Burukoan) eta Banakako finalaren bezperan partida garrantzitsua du Bilbon, Erkiagaren kontra. Pasaden ostiralean, Banakako finaletik kanporatu zuen Urreisti gazteak, Aritz Erkiaga egungo txapelduna.

Biharko Donibane Lohizuneko emaitzek gainera, lider berria utziko dute Jai Alai Leaguean. Lekerika, egungo liderra finaletik kanpo geratu da eta Erkiagak eta Urreistik lehen postu hori eskuratzeko aparteko aukera izango dute.

Hiru jardunaldi garrantzitsu hauek Euskal Telebistaren bidez jarraituko ahal izango dira.

* Asteartea, 18:00h. Campos Berri, Donibane Lohizune (ETB)
CESTA ALL STAR, Finalak (Slam kategoria, maila gorena)

. Emakumeen finala: PAPE-LIZARDI, ERIKA-MAIALEN, LAUGIE-MERCADIE, HELENA-OAIA

. Gizonen finala: ERKIAGA-GORKA, TAMBOURINDEGUY-OYHENARD, BIXENTE-ATAIN, URREISTI-BASQUE

* Kiniela erara jokatzen da.

* Ostirala, 19:00h. Club Deportivo, Bilbo (ETB)
BILBAO IRON CUP, 1. jardunaldia (Slam kategoria, maila gorena)

JOHAN-ATAIN vs LIBOIS-IBARLUZEA
ERKIAGA-MANCI vs URREISTI-BASQUE

* Larunbata, 20:00h. Mendibarren, Berriatua (ETB)
BANAKAKO LABORAL KUTXA TXAPELKETA, Final Handia

1. partidua (zehaztu gabe)
LADUCHE vs URREISTI (Final Handia)

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen