Opens in a new tab

Lopez, Zumaiako finalera

2026-04-07

Kargatzen

Ofiziala da. Imanol Lopezek datorren astelehenean, San Telmo egunean jokatuko du bere ibilbide profesionaleko azken partida. 2026ko apirilaren 13a iltzatuta geratuko da beraz, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Erkiaga-Lopez, Olharan eta Lekerikaren aurka. Horixe 23 urte eta gero, Lopezek jokatuko duen azken partida profesionala. Jai Alai Leagueko “Urrezko Gerrikoa” aldean duela erretiratuko da Lopez eta finalerdietako partida, 2 set eta 0 irabazi du gaur Johan Sorozabal eta Ion Ibarluzearen aurka. Partidaren hasieran akats batzuk egin ditu markinarrak baina ondoren, norgehiagoka bizia, ederra eta erremate askokoa eskeini dute lau pilotariek. Harmailetan giroa benetan bikaina, Erkiaga oso maila altuan aritu da eta Lopez atzean seguru. 15-9 eta 15-11 bukatu da partida.

Emakumeetan, Frida Watkins zumaiarrak ere lortu du San Telmo eguneko finalera sailkatzea. Bi setetan, Helena eta Oaia joan dira markagailuan aurretik baina partida berdindua izan da eta Elaiak eta Fridak irabaztea lortu dute bi jokotan: 15-14, 15-12. Finala, Ihart Arakistain eta Maialen Aldazabalen kontra.

Finalerdietako bi jardunaldiak 19:00tan hasi dira baina finala ordubete aurreratuko da (18:00-tan).

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen