Opens in a new tab

Finalerako txartela jokoan Durangon!

2026-03-09

Kargatzen

Emakumeen Euskotren Winter Series txapelketak bihar ezagutuko du bere lehen bikote finalista. Pasaden astelehenean final-laurdenak jokatu eta gero, erronda gainditzea lortu zuten Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek (15-14, 15-10 Lur eta Maialenen aurka). Laugarren edizio honetan 6 bikote ari dira parte hartzen eta hauetako bi finalerdietan sartuko dira jokoan. Horietako bat Elaia Gogenolak eta Eneritz Lizardik osatutakoa da.

Gogenola Jai Alai Leagueko egungo txapelduna da, eta beraz, denboraldi osoan Urrezko Gerrikoaren jabea. Iaz Winterreko finala jokatu zuen eta Eneritz Lizardi izango du aurtengo honetan lagun. Mutrikuko atzelariak ezin izan du azken bi edizioetan parte hartu lesio larri batengatik, baina bihar Ezkurdin izango da eta lehen aldiz, Ligako denboraldia oso-osorik lehiatzeko kondizioetan gainera.

Euskal Telebistak gaueko 22:20tatik aurrera eskeiniko ditu txapelketa honetako bi finalerdiak eta finala. Datorren astelehenean Helena-Arai (egungo txapeldunak) eta Ihart-Maia neurtuko dira.

*Atainen estreinua eta Manci-ren itzulera

Gizonezkoetan, Eraman! enpresarekin jokatzen hasiko da Gorka Mugartegi “Atain” markinarra, eta hemendik aurrera, egungo puntista onenen aurka lehiatzeko aukera izango du Jai Alai Leaguean. Aldaketa nabarmena beraz, baina pilotan ondo jokatzeko ezaugarriak baditu Gorkak. Seguruenik, berea izango da egungo errebesik indartsuena. Bidea apurka-apurka egiten hasteko, Durangoko Master Seriese honetan Aritz Erkiagarekin osatuko du bikotea. Parean Ludovic Laduche eta Miken Mancisidor “Manci” mutrikuarra. Azken honek hiru hilabete egin ditu kantxetatik kanpo sabeleko lesio batek eraginda. Arazo fisikoak gaindituta bihar berragertuko da Ezkurdin.

Gizonezkoetan, denboraldiko 6. txapelketa puntuagarria da eta bigarren finalaurrekoan Olharanek eta Zabalak, Urreisti eta Lekerikaren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen