Opens in a new tab

Barandika-Basque vs Goitia-Lekerika: Emaitza eta aukera posibleak

2026-01-25

Kargatzen

Hau da momentu honetako sailkapena. Puntuetan berdinketarik balego, 1) tanto-average orokorra. Hor ere berdinketa balego 2) berdinduta daudenen arteko partidako norgehiagoka zuzenaren emaitza. Edozein emaitza izanda ere, lau bikoteak bizirik izango dira. Hori bai, Barandika-Basquek 2-0 irabazi gero, moreak finalera sailkatuta.

Momentuko sailkapena:

1. Johan-Gorka 4 pt (-3)
2. Barandika-Basque 3 pt (+4)
3. Goitia-Lekerika 3 pt (-2)
4. Urreisti-Lopez 2 pt (+1)

Otsailak 2: Goitia-Lekerika vs Johan-Gorka
Otsailak 9: Barandika-Basque vs Urreisti-Lopez

1- BARANDIKAK ETA BASQUEK IRABAZI

a) 2-0 irabazi: Barandika eta Basque 7 punturekin, finalera sailkatuta, beste hiru bikoteak oraindik bizirik. Urreisti eta Lopezek gehienez ere 6 puntu lor ditzakete, eta otsailaren 2-ko partidan (Goitia-Lekerika vs Johan-Gorka), soilik bikote batek berdindu edo gaindituko du Barandika eta Basqueren puntuazioa. Inoiz ere ez biek.

Gerta liteke Goitia-Lekerikak datorren astean 2-1 irabaztea (6 puntu) eta Urreisti-Lopezek azken jardunaldian 2-0 irabaztea (6 puntu). Johan-Gorka kalean, baina beste bi bikoteak berdinduta.

b) 2-1 irabazi: Barandika eta Basque 6 punturekin, sailkapeneko lider baina finaleko sailkapena ziurtatu gabe. Lau bikoteak finalera sailkatzeko aukerekin, Urreisti eta Lopez ere bai.

2- GOITIAK ETA LEKERIKAK IRABAZI

a) 2-0 irabazi: 7 punturekin lider, baina finala ziurtatu gabe. Lau bikoteak bizirik, Urreisti eta Lopez ere bai. Goitia-Lekerikak Johan eta Gorkari irabaziz gero, Urreisti eta Lopez ere finalera, euren partida 2-0 irabazten badute. 2-1 irabazita ere horiek aukerak.

Hala ere, gerta daiteke hurrengo astean Johan-Gorkak Goitia-Lekerikari 2-0 irabaztea (8 pt), eta azken jardunaldian Barandika-Basquek, Urreisti-Lopezi 2-0 irabaztea (7 pt). Johan eta Gorka finalera, eta Barandika-Basque, Goitia-Lekerika, 7 punturekin berdinduta.

b) 2-1 irabazi. Berdeak 6 punturekin eta lau bikoteak bizirik.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen