Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=VvBfu6scU0c
Xabi Barandika eta Unai Lekerikabeaskoa gernikarrek garaipena lortu dute bart, Paueko “Cesta de Nadau” txapelketa entzutetsuan. Bizkaitarrak egungo txapeldunak dira eta bi setetan garaitu dituzte Urreisti eta Portet: 15-12, 15-10. Finala Olharan eta Minviellen aurka jokatu dute, azken pilotari honen agurreko partidan.
Urreisti mutrikuarrak beste partida bat du astelehenean, kasu honetan Gernikan. Eusko Label Winter Serieseko 8. jardunaldia (19:15tan): URREISTI-LOPEZ vs URRUTIA-DEL RIO. Bikote gipuzkoarra finalerdietara sailkatuta dago jada. Urrutia eta Del Riok ligaxkako 3 partida jokatu behar dituzte, eta euren helburua, B multzoko 2. postua eskuratu eta Barandika eta Basque kanporatzea da.
AURKEZPENA BERRIATUAN:
Datorren asteazkenean (abenduak 17) Berriatuako Master Seriesa aurkeztuko da, udalerri honetan, goizeko 11:00tan. Emakumeen Ligako lehen txapelketa izango da eta gizonezkoen denboraldiko laugarrena.





