Opens in a new tab

Donostiako material hautaketa

2025-09-28

* 95 gr-ko kixkia duten pilota antzerakoak aukeratu dituzte bi bikoteek.
* Sarrerak agortuta. Partidaren egunean takilan aterako dira azken sarrera batzuk.
* Mutrikutik eta Gernikatik autobusak antolatu dituzte finalaren egunerako.
* Emakume finalistek egunean bertan aukeratuko dituzte pilotak.

Asteleheneko final handiaren atarian, gaur aukeratu dute materiala Eñaut Urreisti, Thibault Basque, Xabi Barandika eta Imanol Lopezek. Bi gipuzkoar, bizkaitar bat eta lapurtarra, Donostiako Carmelo Balda pilotaleku ederrean, urteko titulu nagusia eskuratzeko borrokan.

Bi bikoteek antzerako pilotak aukeratu dituzte. Lotea, Tampako “Beitia” pilotagilearena da, 95 gramoko kixkia duten pilotak dira eta gakoa partidan bertan egongo da. Ea tantuak jokatu ahala, pilota bera mantentzen duten (berotu eta bizitzeko) edo pilotak aldatzen joango ote diren (pilota motelagoak izateko).

Emakumeek ikasketa konpromisoak izan dituzte eta pilotak finalaren egunean bertan aukeratuko dituzte Elaia Gogenola, Maia Goikoetxea, Oihana Sorozabal eta Arai Lejardik. Egun handia izango da astelehenekoa. Sarrerak agortuta daude, takilan bertan azken sarrera batzuk aterako dira finalaren egunean bertan eta Gernikatik eta Mutrikutik, autobus bana espero da.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen