Opens in a new tab

Liga amaiera Pauen

2025-09-05

Gaur, 20:00tan Complexe de la Pelote
Pau Cup-Final Handia
Jai Alai League

ERKIAGA-LEKERIKA vs OLHARAN-MANCI

Atsedenik gabeko 11 hilabeteren ondoren, 2024-25 denboraldiko Liga erregularrak gaur izango du bere amaieran Paueko Hirian. Bi asteren ondoren Erkiaga kantxetara itzuliko da eta denboraldiko bere 4. Slama irabaztea du helburu, Winter Seriesa, Bilboko Iron Cup-a eta Gernikako Udako Grand Slama irabazi eta gero. Bai Erkiaga eta bai Lekerika ere, Donostiako Final Four-erako sailkatuta daude. Olharan eta Manciren kasuan, azken unera arte borrokan aritu dira, azkenean ez dira Liga titulua eskuratzeko Lauko Finalean izango baina denboraldi amaiera bikaina litzateke Paueko txapela irabaztea.

ETB 1-ek larunbat arratsaldean (15.30tan) emango du partida.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen