Opens in a new tab

Urrezko Xistera: final handia!

2025-08-20

Abuztuak 20, 20:00tan (ETB 1, 23:00tan)
Euskal Jai pilotalekua, Biarritz

JOHAN-GORKA vs OLHARAN-LEKERIKA

Aritz Erkiagak ez du gaur gauean Biarritzeko Urrezko Xisterako final handia jokatuko. Atzo, Donibane Lohizuneko finalerdian, lesioa izan zuen eskuin sorbalda eta beso inguruan. Gau guztian mina sentitu du eta arratsalde honetan egingo diote ekografia. Horren arabera erabakiko du hurrengo partidak jokatu, atzeratu, edo bertan behera laga. Ostiralean Pauen zen jokatzekoa eta larunbatean Lekeition.

Erkiagaren ordez, Jean Olharani dagokio Biarritzen jokatzea, Iparraldean udan lortutako emaitzengatik. Aldaketa honekin, Paueko aurrelariak Jai Alai League-an puntu gehiago lortuko ditu eta arriskuan dago, Barandikaren aurrelarien sailkapeneko 4.a postua. Donostiako Final Four-erako azken plaza.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen