Opens in a new tab

“Eguenetan Jai Alai”, ligarako puntuagarria!

2025-05-07

Gernikako frontoian jokatzen den afizionatu mailako Eguenetan Jai Alai txapelketa, Jai Alai Leaguerako puntuagarria izango da. Zehazki, txapelketa honen irabazleak (aurrelaria eta atzelaria) Gernikako Grand Slameko aurre-kanporaketa fasera sailkatuko dira. Aurrekanporaketa edo Series horietan lau bikotek jokatzen dute, horietako batzuk errotazioa egiten duten puntista profesionalak dira. Bada hauekin batera, Grand Slamerako sailkatzea borrokatuko dute “Eguenetan” txapelketako aurrelari eta atzelari irabazleak.

Beraz, eta Jai Alai Leagueko sistemari jarraiki, txapelketa irabazten duen bikoteak, gutxienez, 180 puntu eskuratuko ditu ranking ofizialerako eta 90 puntu azpitxapeldunak. Horrez gain, pilotari hauek ikusgarritasuna edo bisibilidadea irabaziko dute, txapelketa honen garrantzia igo egiten baita. Txapelketaren antolatzailea Gernikako zesta eskola da.

➡️ BIKOTEAK-EGUENETAN JAI ALAI:

BENETRIX-URANGA
VICTOR-ARGOITIA
GARCIA-DANEL
LEKE-OYHENARD
CELAYA-ATAIN
TXANIKA-UNDA
JAVIER-OIERDI
AARON-URRUTXUA

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen