Maiatzak 2, 19:00tan
Bilbao Iron Cup-Jai Alai League
Club Deportivo Bilbao
ERKIAGA-GORKA vs LADUCHE-DEL RIO
GOIXERRI-LOPEZ vs BARANDIKA-BASQUE
Iron Cup-aren bigarren jardunaldia Bilbon. Sarrera ia guztiak agortuta. Giro itzela espero da gaur ere Deportivon eta partida erabakigarriak jokoan. Lehenengoan, Erkiagak eta Gorkak finalerdietarako sailkapena lortu dezakete, Laduche eta Del Riori irabaziz gero. Ispasterkoak Jai Alai Leagueko lidergoa galdu berri du Urreistiren mesedetan.
Bigarren partidan, Goixerrik eta Lopezek derrigorrezkoa dute garaipena, txapelketan bizirik jarraitu nahi badute behintzat. Neurketa zaila dute, Barandika eta Cesta All Star-a irabazi berri duen Basqueren aurka.
Jai Alai League-k bete beteko apirila bukatu du zesta-punta profesionaleko 15 jaialdirekin (Donibane Lohizunen, Bilbon, Zumaian eta Lekeition) eta emozioa nagusitu da sailkapen nagusian.





