Opens in a new tab

Dena prest Gasteizko final handirako!

2025-03-21

Martxoak 21, ostirala. 19:00tan (ETB 1, 21.50tan)
Araba Euskaraz Master Series-Jai Alai League

ELAIA-MAIALEN vs MAITE-ARAI
URREISTI-LEKERIKA vs ERKIAGA-DEL RIO

Sarrerak: www.eramanjaialai.com

Dena dago prest Gasteizen, Araba Euskaraz Master Serieseko final handirako. Bi final izango dira, gizonezkoena eta emakumezkoena, biak Jai Alai League-rako puntuagarriak eta kantxa barruan, bi arabar izango dira protagonisten artean: Maite Ortiz de Mendibil eta Julen Del Rio.

Emakumeen finala, Maite-Arai eta Elaia-Maialen bikoteek jokatuko dute. Arai Lejardi eta Elaia Gogenola pilotariak, handik egun gutxira neurtuko dira Winter Serieseko Durangoko finalean. Final horren atariko beraz, Gasteizen neurtuko dituzte indarrak. Maitek eta Araik bikote handia osatzen dute baina aurrean izango dituzte, bi lagun eta herritar, Elaia eta Maialen berriatuarrak. Finalerdietan, Sorozabal-Frida eta Erika-Romane bikoteak kanporatu zituzten, urrenez urren.

Gizonezkoetan, iazko txapela errepikatu nahi dute Erkiagak eta Del Riok. Finalerdietako partidan Barandikaren lesioak baldintzatu zuen. Lehenengo setean izan zen eta bere ordez Aaron Gonzalez de Mataukok jokatu zuen. Partida ona jokatu zuen Aaronek eta hirugarren setean erabaki zen norgehiagoka. Beste finalaurrekoan, Urreistik eta Lekerikak, Celaya eta Basque garaitu zituzten.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen