Opens in a new tab

Gaur hasiko da Araba Euskaraz Masters Seriesa!

2025-03-07

Finalerdiak, Araba Euskaraz Master Series
Jai Alai League
Olabe, 19:00

ERIKA-ROMANE vs ELAIA-MAIALEN
CELAYA-BASQUE vs URREISTI-LEKERIKA

Sarrerak: www.eramanjaialai.com

Gaur ekingo zaio Araba Euskaraz Master Seriesaren 3. edizioari Mendizorrotzako Olabe pilotalekuan. Izan ere, ekainaren 15ean ospatuko da Arabako ikastolen aldeko jaia Olarizun eta ekimen horrekin bat egingo du beste urte betez zesta-puntak. Emakume eta gizonezkoen Master Series hau Jai Alai Leagueko puntugarria da baina horrez gain, baita euskara, kultura eta kirola batzen dituen ekimena ere.

Emakumeen kasuan, Ligako 2. proba da Gasteizkoa. Lehengoa Ihartek eta Araik irabazi zuten Berriatuan eta Araba Euskarazen honako lau bikoteak lehiatuko dira: Erika-Romane, Elaia-Maialen, Maite-Arai eta Sorozabal-Frida. Ostiraleko lehen jardunaldian Erika Mugartegi eta Romane MercadiƩ ditugu alde batetik: Markina-Xemeingo aurrelaria eta Pamiers hiriko atzelaria. Euren parean, Elaia Gogenola eta Maialen Aldazabal berriatuarrak. Ihart azken orduko baja da eta Elaiak jokatuko du bere ordez. Ligako lehen hiru txapelketak kontuan hartuta (Berriatua, Gasteiz, Durango) guztira 12 emakume puntistek hartuko dute parte.

Gizonezkoetan, maila honetan bere lehen aukera izango du Martin Ormaetxea “Celaya” gazte markinarrak. Egungo atzelari onenetakoarekin jokatuko du, Basque-rekin, Urreisti eta Lekerikaren aurka. Hurrengo asteko finalaurrekoetan, Erkiaga-Del Rio eta Barandika-Zabala neurtuko dira.

JAI ALAI LEAGUE 2024-25

Emakumezkoak:
1. Berriatua: IHART-ARAI
2. Araba Euskaraz: ?

Gizonezkoak:
1. Open Biarritz: JOHAN-GORKA
2. Cesta de Nadau: BARANDIKA-LEKERIKA
3. Eusko Label Winter Series: ERKIAGA-IBARLUZEA
4. Dania Tournament: URREISTI-GORKA
5. Biscayne Cup: ERKIAGA-MANCI
6. Araba Euskaraz: ?

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen