Opens in a new tab

Gernikarrak Paueko txapelaren bila

2024-12-20

Cesta de Nadau, Jai Alai League
Abenduak 20 (21:00tan)
BARANDIKA-LEKERIKA vs JOHAN-BASQUE

Zuzenean ikusteko: @CestaPuntaProTour

Xabi Barandikak eta Unai Lekerikabeaskoak arantza atera nahi dute. Aurtengo Winter Seriesa ez da espero bezalakoa izan. Faboritoen artean egotetik ligaxkatik kanpo geratzera pasa dira. Txapelketa garrantzitsuenean eta herrian. Momentu gogorrak. Baina Winterra ez da jokoan dagoen Ligako txapelketa bakarra.

Azken bi ostiraleran, “Cesta de Nadau” txapelketako finalerdiak jokatu dira Pauen. “Cesta de Nadau”, okzinatieraz da ega euskaraz “Gabonetako edo Eguberritako Zesta” deituko genioke. Txapelketa entzutetsua. 15 edizio dira jada eta harmailak ikustea besterik ez dago Pauen duen oiartzunaz jabetzeko. Kasualitatez edo, bertako alkatea dugu Françoise Bayrou Frantziako lehen ministroa ere. Zeregin handietan sartuta dabil orain baina seguru frontoia eta zesta-punta ezagutzen dituela.

Txapelketari dagokionez, bi bikote kalean daude jada: Olharan-Lopez eta Erkiaga-Minvielle. Gernikako bikoteak lehenengoak garaitu zituen eta bigarrenen aurka Johan eta Basque izan ziren irabazle.

Beraz, ostiral honetan BARANDIKA-LEKERIKA eta JOHAN-BASQUE izango dira aurrez aurre. Partida parekatua itxura batean. Basque Winterseko finalerdietan dago baina gernikarrentzat eta Johanentzat oso garrantzia litzateke urtea amaitu aurretik Ligako Master hau irabaztea.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen