Opens in a new tab

Floridara egingo du jauzi Jai Alai League-ak!

2024-12-03

Bere 3. denboraldian, Floridara jauzi egingo du JAI ALAI LEAGUE-ak. Iparraldeko eta Hegoaldeko txapelketa nagusiak batzen dituen Liga Estatu Batuetara iritsiko da, txapelketa puntuagarri batekin. Kontuan izan behar dugu zesta-puntak 100 urte daramatzala Floridan. Tradizio handiko lekua da eta mende baten ondoren, oraindik bizirik jarraitzen Jai Alaiak.

Floridako txapelketarekin, nazioartera egingo du salto “Jai Alai League”-ak. Denboraldi honetan 12 egoitza izango ditu guztira eta horietako bat, lehen aldiz, Amerikako lurretan, Eraman! eta Dania Jai Alai enpresek elkarlanean antolatuko duten “Biscayne Cup” txapelketari esker. Aurrerapausu handia da zesta-puntarentzat eta arrazoi horrengatik, Donibane Lohizuneko aurkezpen honetara etorri zaigu Benny Bueno, Daniako ordezkaria.

BYSCAINE CUP – FLORIDA
“Biscayne Cup” txapelketaren lehen edizioa otsailaren amaieran jokatuko da Dania Jai Alai pilotalekuan. Master kategoria izango du eta bikoteetako bat Danian bertan jokatuko den aurre-kanporaketa batetik sailkatuko da. Aurre-kanporaketa horretan, Floridako denboraldia jokatzen ari diren pilotariek hartuko dute parte.

Florida eta zesta-punta eskutik helduta joan dira azken 100 urteetan. Mendeurren hori gogoratzeko hainbat ekitaldi egin dira azken urtean
Miamin baina Euskal Herriarekiko lotura askoz haruntzago doa. Hiria bera, Biscayne Bay-n (Badia bizkaitarra) dago kokatuta. “Biscayne” toponimoa oso zabaldua dago, parke nazional, hiriko etorbide garrantzitsu edota bertako zein bisitarien interesekoak diren uharteetan. Miami Jai Alai pilotaleku ezaguna, “Biscayne Fronton” bezala inauguratu zuten eta orain, Jai Alai League-k hau guztia omenduko du, bizirik jarraitzen duen beste frontoi historiko batean: Dania Jai Alain.

31 TXAPELKETA 12 EGOITZATAN
2024-25eko denboraldi berri honetan, Ligako 30 txapelketa puntuagarri jokatuko dira (8 Slam, 17 Masters eta 5 Series edo sailkapen proba). Ondoren, puntu gehien lortzen dituzten pilotariek, denboraldi amaierako Final Four-a lehiatuko dute. Jai Alai Leaguek orain arteko egoitzak mantenduko ditu baina Floridako berritasuna gehituko du eta Gipuzkoan beste aurrerapausu bat emango du Mutrikuko Master Series-a Ligan sartuta.

BESTE BERRITASUN BATZUK

Cesta All Star, Biarritzeko Opena eta Cesta de Nadau.

Donibane Lohizuneko Cesta All Star txapelketak bere formatua aldatuko du aurtengo urtean. Partiduak beharrean, kiniela formatuan lehiatuko da. 20 pilotarik hartuko dute parte, bi multzotan banatuta egongo dira eta bikotez aldatzen egongo dira. Ondoren, lau bikote onenek finala jokatuko dute, hau ere kiniela formatuan.

Horrez gain, Iparraldeko denboraldia dagoeneko martxan dago, Biarritzeko Opena jokatu baita. Johan eta Gorka Sorozabal etxeko pilotariak izan dira garaile, Bixente eta Basqueri finala irabazita. Bestalde, abenduaren 6an, 13an eta 20an Paueko Cesta de Nadau txapelketa jokatu da, hau ere Master kategoriakoa. Txapelketa erabat egonkortuta dago eta aurtengoa bere 15. urteurrena izango da.

Bilbo eta Gipuzkoa

Hegoaldeari dagokionez, Bilboko Iron Cup txapelketak beste pausu bat egingo du aurrera. Bere bigarren edizioan, Deportivon jokatuko diren
jardunaldi guztiak emango ditu Euskal Telebistak. Iazkoa ahaztezina izan zen eta hainbat hamarkadaren ostean, frontoia goraino bete zen jardunaldi guztietan.

Gipuzkoaren kasua, Jai Alai Leaguek bigarren txapelketa bat izango du lurralde honetan. Aurrerantzean, Mutrikuko Master Seriesa ofiziala eta
Ligarako puntuagarria izango da. Modu honetan, bertako publikoak egungo puntistarik onenak ikusi ahal izango ditu herrian. Zumaiako Master Seriesa azkenik, bi jardunaldi izatetik hiru izatera pasako da.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen