Johan Sorozabalek y Unai Lekerikabeaskoak bai ala bai irabazi behar dute gaur. Txapelketaren aurkezpenean, finalerdietan izateko bikote faboritoa ziren baina lehen jardunaldian 2-0 galdutako partidak, gauzak estutu dizkie. Gaurko irabazten ez badute, kalean izango dira eta ez dute batere partida erraza Thomas Urrutia eta Thibault Basquen aurka.
Bidarteko atzelaria koadroko indartsuenetakoa da, pilota ondo atzeratzen du eta Lekerika baino gehiago da arlo horretan. Tantua dominatzen badu, Urrutia garaztarrak aukerak izango ditu aurrean. Gogoan izan behar dugu dagoeneko 4 puntu dituztela hauek eta presio gutxiagorekin aterako dira kantxara.
Unai Lekerikabeaskoa gernikarrarengan dago, hein batean, gaurko partidaren giltza. Lesioaren gainditu ondoren, bere eskuin besoan lehengo freskotasuna berreskuratu nahi du. Eskuma ondo badauka, pilota biziarekin mina egiten du Unaik eta astero bezala frontoia beteta izanik, publikoarekin gora egiten duen pilotaria da. Bere beste zeregin garrantzitsua, Johan gazteari lasaitasuna transmititzea da. Lekerika esperientzia handiko pilotaria da eta bere aurrelariak duen joko maila handia da. Batzutan, hala ere, lasaitasun gehiago behar du.
Abenduak 2, 19:30h (ETB 1, 23:00)
JOHAN-LEKERIKA vs URRUTIA-BASQUE





