Opens in a new tab

Eusko Label Winter Series 4. jardunaldia

2024-11-18

Azaroak 18, 19:30tan (ETB 1, 22:15tan)
ERKIAGA-IBARLUZEA vs OLHARAN-ZABALA

Hil ala biziko partida dute bihar Jean Olharanek eta Jon Zabalak Eusko Label Winter Series txapelketan. Partidu bat galtzetik datoz (2-0 Urrutia eta Basqueren aurka) eta bigarren porrot batek, ia aukerarik gabe utziko lituzke Paueko aurrelaria eta Markina-Xemeingo atzelariak. Biak dira Gernikan txapeldun izandakoak. Zabala lehen Winterrean eta Olharan, udako bi Grand Slametan. Itxura hobetu eta partida ona jokatu beharko dute, Erkiagaren eta batez ere Ibarluzearen hutsak bilatuz. Hauek, lehen jardunaldian irabazita, finalerdietarako pausu erabakigarria eman dezakete, bihar Gernikan beste garaipen bat lortuta.

Astero zesta-eskola bateko umeak etortzen dira partida ofizialaren aurretik erakustaldia egitera. Orain arte Tolosa eta Zumaiako umeak pasa dira, biharkoan Markina-Xemeingoen txanda izango da.

*Gogoratu gaurkoan ere JOKOAn jolasteko aukera duzuela.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Kargatzen