Bilbao Iron Cup, 2. jardunaldia.
Maitzak 10, 19:00tan.
Bilboko Deportivo pilotalekuan.
JOHAN-GORKA vs GOITIA-BASQUE
BARANDIKA-ATAIN vs LADUCHE-MANCI
Unai Lekerikabeaskoak ez du Bilboko IRON CUP txapelketako 2. jardunaldian jokatu ahal izango. Ezin izan zuen estreineko partida bukatu eta proba medikuek fibra haustura atzeman diote eskuin besoan.
Bere hutsunea Gorka Mugartegi “ATAIN” gazteak beteko du, Jai Alai Leagueko araudiari jarraituz. Bilboko aurre-kanporaketa fasean bigarren postuan geratu zen Ataina, Arbe herrikidearekin jokatuz. Urrutiak eta Del Rio lortu zuten txapelketan sartzeko plaza.
Beraz, hil ala biziko partida izango dute bariku honetan Barandikak eta Atainek (Markina-Xemein, 2004), finalerdietarako sailkapena jokatuko baitute, txapelketan lehen partida jokatuko duten Laduche eta Manciren aurka.
B multzoan, Goitiak eta Basquek Sorozabal anaien aurka neurtuko dituzte indarrak. Partida gogorra eta zaila dute Markina-Xemeingo aurrelari elektrikoak eta Bidarteko atzelari indartsuak.
Txapelketaren lehen jardunaldian emozioz beteriko partiduak izan ziren eta biziki gozatu zuen Bilboko publikoak. Frontoiak betekada historikoa izan zuen (13 urte ziren Deportivon sarrerak agortzen zirela). Jardunaldi honetarako ere giro bikaina espero da.






