{"id":6748,"date":"2026-08-17T22:04:34","date_gmt":"2026-08-17T20:04:34","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaileague.eus\/?p=6748"},"modified":"2026-08-17T22:04:34","modified_gmt":"2026-08-17T20:04:34","slug":"barandikaren-lehen-txapela-gernikan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/barandikaren-lehen-txapela-gernikan\/","title":{"rendered":"Barandikaren lehen txapela Gernikan!"},"content":{"rendered":"<p><strong>* 36 urterekin eta lesio larri batetatik itzulita, bere lehen txapela jantzi du Barandikak, Mancirekin, Gernikan.<\/p>\n<p>* 6 finaleratara heldu da guztira (tartean 2 Winter Series) eta seigarrenean merezitako saria lortu du.<\/p>\n<p>* Final ona eta zirraragarria izan da eta Erkiagak eta Undak azkenera arte egin dute borroka.<\/p>\n<p>* Gernikako finalaren ondoren, Barandika eta Manci sailkapanean 4 onenen barruan sartu dira eta Erkiaga, aurrelarietan lider.<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/lightroom.adobe.com\/shares\/fcb3f5d977294d4fa4aa4011ed4a300a\" target=\"_blank\">Finaleko argazkiak<\/a><\/p>\n<p>Final zirraragarria izan da. Azken urteotan, udako Gernikako txapelketan ikusmin handiena sortu duena eta protagonistek ez dute hutsik egin. Tantu piloteatuak izan dira, baita erremate zoragarriak ere, emozioa azken unera arte (desenpatean 4-4) eta azkenean Barandika eta Mancirentzat txapel preziatua. 6 aldiz heldu da Xabi Gernikan final handi batera eta seigarrenean lortu du txapel preziatua. Atzean utzi ditu aurreko 3 Grand Slametako eta 2 Winter Seriesetako finalak. Hauetatik azkena, finalera iritsi eta lesioagatik jokatzerik izan ez zuena. <\/p>\n<p>Partida serioa egin dute gaur Barandikak eta Mancik, Undari nekatuarazteko estrategia argiarekin. Hori zen logikoena. Hala ere, Gernikako atzelari plazagizonak ondo eutsi dio erronka zailari eta Erkiagak izugarrizko partida jokatu du. Desenpatean 4-3 galtzen joan eta bote-pronto sartu ondoren, zazpi koadrotik jaurti duen dejada, ez sinistekoa izan da. Bi mila lagun zutik jarri ditu Aritzek baina azken tantoa horientzat izan da, Undak pilota bat saskian huts egin ondoren. <\/p>\n<p>Partidaren erritmoa eustea. Hori zen I\u00f1igo Undaren erronka nagusia eta partida, egia esan, erritmo altuan hasi da. Maila horretan jokatzera ohitu gabekoentzat, zaila. Are gehiago, harmailetan 2.000 zale izanik. Baina Undak eutsi egin dio aurkarien erasoari, eta Erkiagak meritu handia izan du bere atzelaria partidan ondo eramaten. Irabazteko zer egin behar den eta zer ez den egin behar ondo daki Aritzek, eta Undaren lana, bere aurrelariari kasu egitea izan da. Barandikak txapa gainean egin du partidako lehen erremate ona. Hasierako hutsen ondoren, eskumaz bi tantu on egin ditu Undak eta Erkiagak beste bi, errematean bata, errebotean bestea. <\/p>\n<p>Lehen set horretan, bi bider egin dio errieta Aritzek bere atzelariari, hormabikoa botatzearren baina Erkiaga maisua lanerako buzoa jantzita etorri da frontoira: bere burua lurrera botata erreboteatu du eta tantu ikusgarriak egin ditu. 6-8 heldu dira lehen atsedenaldira aurretik. 9-9koan Barandikak txik txak perfektua bota du (10-9) baina hurrengo errematea kanpora joan zaio (10-10). Berdinketaren ostean, Barandikak eta Mancik erreskan egin dituzte hurrengo bost tantuak (15-10) eta lehen seta poltsikoratu dute. Nola? tantua landuta, pilota motelarekin Unda atzean sartuz eta aukera sortutakoan, Barandikak errematatuz.<\/p>\n<p>Bigarren jokoan, estrategia berarekin jarraitu dute horiek. Huts gutxi egin, partidua atzean kargatu eta Aritz jokutik atera. Baina Aritz Aritz da, eta pilota bizia ateratakoan, bikote larrosaren aukerak ere handitu egin izan dira. 1-3, 2-4 eta 5-8 jarri dira aurretik (Aritzen txik-txak perfektua azkena, eskumaz) eta bigarren bigarren zatian, Undak min handia egin du eskuinez, Manci atzean behartuz. Bereak izan dira 9-11 eta 9-13 tantuak, pilota atzera oso indartsu botata. Erkiagaren hormabiko bat eta errebote bikain bat (9-15) nahikoak izan dira desenpatera joan eta publikoa zoratu-arazteko.<\/p>\n<p>Erkiagak eta Undak garaipena lortzea, balentria izugarria litzateke baina partida ikusi eta desenpatera helduta, aukera hori posible bihurtu da. Zale guztiak urduri, jarrilekuan ere ezin ziren eserita egon. Publikoa abesten, pilotariak animatzen. Tentsio handia egon arren, tentsio positiboa izan da, jai-giroko tentsioa. Zerbait handia ikusten ari denarena. Eta desenpatea, zoratzekoa izan da. 1-0: Barandikak atzera eta Undak errebotea ezin eraman. 1-1: Barandikak atzeko toldora, huts. 2-1 Pilota txarra Undarentzat, ezin. 2-2: Erkiagak errebote itzela barrura. 3-2: Barandikaren errebotea ezin eraman. 3-3: Barandika pasa-falta. 4-3: Erkaigak bi pareta txapapera. 4-4: Erkiagaren maisulan itzela: bote-pronto sartu eta 7tik \u00f1akua txokoan. 5-4: Undak atzean ezin pilota eskumaz sartu.<\/p>\n<p><strong>Jai Alai League-a, azken txanpan<\/strong><\/p>\n<p>Gernikako finalaren ondoren, Jai Alai Leaguea azken txanpan sartu da. Lekeitioko Master Seriesa asteartean aurkeztuko da (12:00tan Santi Brouard-en), eta txapelketa hori izango da Liga erregularreko hegoaldeko azkena. Iparraldean, Urrezko Xistera eta Donibane Lohizuneko Nazioartekoak geratzen dira, eta Bearnon, Paueko Kopa. 4 txapelketa hauek bukatutakoan, Final Four-erako postuak erabakita geratuko dira. Ligako 4 aurrelari eta 4 atzelari onenek jokatuko dute urteko titulu nagusia, irailean, Donostian.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>* 36 urterekin eta lesio larri batetatik itzulita, bere lehen txapela jantzi du Barandikak, Mancirekin, Gernikan. * 6 finaleratara heldu da guztira (tartean 2 Winter Series) eta seigarrenean merezitako saria lortu du. * Final ona eta zirraragarria izan da eta Erkiagak eta Undak azkenera arte egin dute borroka. * Gernikako finalaren ondoren, Barandika eta Manci [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":6749,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1,51],"class_list":["post-6748","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-kronikak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"","push_edukia":"","emaitza":[6610],"pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6748","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6748"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6748\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6750,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6748\/revisions\/6750"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6749"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6748"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6748"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}