{"id":6576,"date":"2026-07-15T10:01:10","date_gmt":"2026-07-15T08:01:10","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaileague.eus\/?p=6576"},"modified":"2026-07-15T13:58:17","modified_gmt":"2026-07-15T11:58:17","slug":"markina-xemeingo-finalak-etb-n","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/markina-xemeingo-finalak-etb-n\/","title":{"rendered":"Markina-Xemeingo finalak, ETB-n!"},"content":{"rendered":"<p>\ud83d\udcc6 Uztailak 16, 18:00tan<br \/>\n\ud83c\udfa5 ZUZENEAN ETB 2 ON (ETB 1 &#8211; 23:30-tan)<br \/>\n\ud83c\udf9f\ufe0f Sarrerak: takilan zutikako azken sarrerak finalaren egunean<\/p>\n<p>Euskal Telebistak zuzen-zuzenean eskeiniko du Markina-Xemeingo Karmen eguneko final handia. 18:00tan hasiko da jaialdia emakumeen finalarekin eta ondoren etorriko da gizonezkoena. Ligarako bi txapelketa puntuagarri, tradizio handieneko egunean. Izan ere, Markina-Xemein tradizioa da eta jaietan seguruenik egun jendetsuagoak egon arren, Karmen Eguna da tradizio handikoena. Online sarrerak finalerdien aurretik agortu ziren baina zutikako sarrera batzuk izango dira bihar takilan, erosi nahi dituenarentzat.<\/p>\n<p>Kirol arlori dagokionez, ez dago gauza hoberik ezustekoak egotea baina eta hala gertatu da aurten Markina-Xemeinen. Sorpresek interesa pizten dute, zeresana eman, saltsa jarri eta afizioa berotu. Aurtengo edizioan Txanikak eta Salegik eman dute ezustekoa. Aurre-kanporaketa fasean estu eta larri ibili ziren baina dagoeneko ez dira ekain hasierako bikote bera. Duela hilabete baino askoz bikote hobea da orain. Elkarrekin, Uni-an eta txapelketa honetan, beste maila bat hartu dute. Hobetu egin dira. Konfiantza hartu eta presiorik gabe, ezustekoak eman. <\/p>\n<p>Txanika hondarribiarra adibdiez, Jai Alai Leagueko \u00ab\u00a0Challenger\u00a0\u00bb zirkuituan ari da (2. maila) eta etxeko txapelketan, finaletik kanpora geratu zen. Baina Jai Alai League-ak ateak irekita ditu, behekoek goian jokatzeko eta goikoek behean. Aurre-kanporaketa faseak dira \u00ab\u00a0ate-birakari\u00a0\u00bb horiek, eta baita bigarren mailako Challenger Tour-a ere. Final Handian galduko balute ere, nota bikaina atera dute Txanikak eta Salegik, Markina-Xemeinen. Eta argi. Irabazteko aukerak badituzte eta.<\/p>\n<p><strong>Erkiaga-Atain<\/strong><\/p>\n<p>Erkiaga eta Atain faborito dira izenez baina ligaxka fasean kostata irabazi zieten Txanikari eta Salegiri (13-15, 10-15). Erkiaga ez dago bere urterik onenean, besotik ere ez dago ehuneko ehunean eta Biarritzen aste honetan zituen partidak, bertan behera utzi ditu. Hala ere, Karmen egunean duen guztia eman eta Atain gaztearekin txapela irabaztera aterako da. Gorka Mugartegi \u00ab\u00a0Atain\u00a0\u00bb herritarrak partida bikainak jokatu ditu Uni-an, orain arteko erakustaldi handienak emanez. Finalerdian, dominatu, min egin eta pilota gaitzak sartu, guztia egin zuen ondo. 22 urterekin, sasoi betean dago, primerako gorputza dauka eta Erkiagak badu norengan konfiatu. Uni frontoiko frontisaren \u00ab\u00a0eskapadak\u00a0\u00bb erremateak mugatzen ditu (konturatu gabe, kanpora joan daiteke) eta argi ibili beharko du Aritzek, tantua aurrean amaitu nahi duenean. <\/p>\n<p><strong>Emakumeen finala<\/strong><\/p>\n<p>Emakumeen finalean, Lur eta Arai Lejardi ahizpak elkarren kontra ariko dira, herritarren aurrean. Lurrek erakustaldia eman zuen finalerdietan, Helena eta Maia faboritoak gaindituz. Alize Arriaga dauka atzelari, hau ere markinarra, eta asko hobetu da azken hilabeteetan. Karmen egunaren biharamunean, Mutrikun ere programatuta dago Arriaga.<\/p>\n<p>Aurrean, Elaia Gogenola eta Arai Lejardi izango dituzte. Arai atzelari segurua da, eskumarekin min ere egin dezake eta aurrean, zesta-zaleen gustuko bi pilotari \u00ab\u00a0bero\u00a0\u00bb eta errematatzaile. Genio bizikoak dira bai Elaia eta baita Lur ere, zentzurik onenean beti ere. Euren barruko bultzada frenatzea izango da, Elaia eta Lurrentzat, partida irabazteko gako nagusietakoa. <\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/jaialaileague.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/markina-xemein-GS.jpg\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\ud83d\udcc6 Uztailak 16, 18:00tan \ud83c\udfa5 ZUZENEAN ETB 2 ON (ETB 1 &#8211; 23:30-tan) \ud83c\udf9f\ufe0f Sarrerak: takilan zutikako azken sarrerak finalaren egunean Euskal Telebistak zuzen-zuzenean eskeiniko du Markina-Xemeingo Karmen eguneko final handia. 18:00tan hasiko da jaialdia emakumeen finalarekin eta ondoren etorriko da gizonezkoena. Ligarako bi txapelketa puntuagarri, tradizio handieneko egunean. Izan ere, Markina-Xemein tradizioa da eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":6577,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"class_list":["post-6576","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"","push_edukia":"","emaitza":[6116,6118],"pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6576","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6576"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6576\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6586,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6576\/revisions\/6586"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6577"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6576"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6576"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}