{"id":5893,"date":"2026-04-21T12:47:09","date_gmt":"2026-04-21T11:47:09","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=5893"},"modified":"2026-04-21T12:47:44","modified_gmt":"2026-04-21T11:47:44","slug":"jai-alai-league-ko-borroka-bilboko-deportivora-iritsi-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/jai-alai-league-ko-borroka-bilboko-deportivora-iritsi-da\/","title":{"rendered":"Jai Alai League-ko borroka Bilboko Deportivora iritsi da"},"content":{"rendered":"<p>Denboraldia hasi zenetik sei hilabete igaro dira eta Ligarako borroka oso estua isladatzen digu ranking ofizialak. Unai Lekerikak lehen postuari eusten dio oraindik (6.790 pt) baina bere lidergoa arriskuan jarri dute Aritz Erkiagaren azken emaitzek (6.600 pt) eta Johan Sorozabal (5.830 pt) eta E\u00f1aut Urreistiren (5.820 pt) denboraldi onak. Lau pilotari daude oso puntu gutxiren aldearekin. Ligako sailkapena oso garrantzitsua da pilotarientzat. Postu bakoitzeko lehen laurak denboraldi amaierako Final Four-era sailkatzen dira eta zenbat eta gorago egon, orduan eta aukera gehiago sailkatzea lortu eta bikote on batekin Ligako titulua jokatzeko. Bilboko Iron Cup-a kategoria goreneko proba da zesta-puntako Liga profesionalean eta 2.000 puntu eskuratuko ditu bikote txapeldunak.<\/p>\n<p>Txapelketa honek Bilboko Udalaren babesa dauka Bilbao Kirolak-en bidez eta Deportivo frontoian egin den aurkezpenean izan dira, Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatua; Carlos Sergio, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Saileko zuzendaria; Itxaso Erroteta, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzia; Carlos Muro, Bilbao Kirolak-eko zuzendari nagusia; Alvaro Parro, Laboral Kutxako ordezkaria; eta Joseba Urkiola, EITB-ko Kirol zuzendaria.<\/p>\n<p><strong>PARTIDA GUZTIAK ETBN<\/strong><\/p>\n<p>Duela bi urte, txapelketa honen lehen edizioak benetako iraultza eragin zuen zesta-puntaren egutegian. Urte askoren ondoren, Deportivo pilotalekuko harmailak goraino bete ziren. Iazkoan, aurreko urteko arrakasta errepikatu zen baina telebista emanaldiak biderkatuta. Hirugarren edizio honekin, Iron Cup-a zesta-punta munduko erreferentziazko txapelketa bihurtu dela esan dezakegu. Gogoratu Iparraldea eta Hegoaldea ezezik, Estatu Batuetara ere iritsi da Liga Biscayne Cup-aren eskutik.<\/p>\n<p>Bilbo erdi erdian egonik, Deportivo pilotalekuaren kokapena ezinhobea da. Horrez gain, zesta-punta egonkortu egin da hiriko kirol agendaren barruan eta horri guztiari esker, \u201cIron Cup\u201d-a Bilboko entretenimendu eskaintzaren parte garrantzitsua bihurtu da maiatzeko hilabetean. Jai Alai League-rekin eta Eraman! enpresaren lortutako akordioak gainera, zesta-puntako izar handienen partehartzea bermatzen du eta baita txapelketaren oiartzun mediatikoa ere. Bai prentsa idatzi, irrati, telebista eta mundo digitalean ere.<\/p>\n<p>Euskal Telebistak zuzenean eskeiniko ditu partida guztiak ETB 1 ON kanalean eta baita streaming bidez ere. Horrez gain, ETB 1-ek diferituan ere emango ditu maiatzaren 1-eko eta 22-ko partidak, baita final handikoak ere.<\/p>\n<p><strong>GIZONEZKOEN IRON CUP-A<\/strong><\/p>\n<p>Gizonezkoen lehia maiatzaren 1-ean hasiko da Erkiaga eta Urreistiren arteko aurrez-aurrekoarekin. Manci eta Basque izango dituzte atzean, hurrenez hurren. Arratsaldeko lehen partida Johanek eta Atain gazteak jokatuko dute, aurre-kanporaketa fasean garaile aterako den bikotearen kontra. Larunbat honetan ezagutuko dugu beraien izena: Astelarra-Zabala edota Libois-Ibarluzea izango dira.<\/p>\n<p>Bigarren jardunaldian (maiatzaren 8an) Olharan-Lekerika eta Goitia-Gorka bikoteak sartuko dira jokoan. Txapelketaren lehen fasea hilaren 15ean bukatuko da, finalerdiak maiatzaren 22 eta 29an jokatuko dira eta final handia ekainaren 5ean.<\/p>\n<p><strong>EMAKUMEEN IRON CUP-A<\/strong><\/p>\n<p>Emakumeen kasuan, Bilbokoa denboraldiko seigarren proba puntuagarria izango da Berriatua, Euskotren Winter Series (Durango), Araba Euskaraz, Zumaia eta Cesta All Star (Donibane Lohizune) eta gero. Winter Seriesean bezala, ohiko lau bikoteen ordez, sei bikotek hartuko dute Bilbon parte. Horietatik bi zuzenean sartuko dira finalerdietan (Lur-<br \/>\nOaia eta Maite-Maialen) eta gainontzeko laurek final laurdenak jokatuko dituzte: Erika- Maia vs Ihart-Arai eta Elaia-Eneritz vs Helena-Frida.<\/p>\n<p>Frida Watkins zumaiarra sailkapeneko liderra da 2.600 punturekin. Bere atzetik ditu Lur Lejardi (2.180 pt), Elaia Gogenola (1.720 pt), Ihart Arakistain (1.560 pt) eta Oaia Ota\u00f1o (1.540 pt).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Denboraldia hasi zenetik sei hilabete igaro dira eta Ligarako borroka oso estua isladatzen digu ranking ofizialak. Unai Lekerikak lehen postuari eusten dio oraindik (6.790 pt) baina bere lidergoa arriskuan jarri dute Aritz Erkiagaren azken emaitzek (6.600 pt) eta Johan Sorozabal (5.830 pt) eta E\u00f1aut Urreistiren (5.820 pt) denboraldi onak. Lau pilotari daude oso puntu gutxiren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5894,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"class_list":["post-5893","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"","push_edukia":"","emaitza":"","pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5893","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5893"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5893\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5896,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5893\/revisions\/5896"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5894"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5893"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5893"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}