{"id":5852,"date":"2026-04-14T10:18:28","date_gmt":"2026-04-14T09:18:28","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=5852"},"modified":"2026-04-14T10:18:28","modified_gmt":"2026-04-14T09:18:28","slug":"lopez-betirako-txapeldun","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/lopez-betirako-txapeldun\/","title":{"rendered":"Lopez, betirako txapeldun!"},"content":{"rendered":"<p>Zumaiako herria, pilota mundua, hainbeste urtetan Imanolen ibilbidea (kantxan eta hortik kanpo) gertutik jarraitu duten pertsonak, eta \u00ab\u00a0Los Tenampas\u00a0\u00bb taldeko mariatxiak. Ezin hobeto, ezin egokiago agurtu da frontoietatik Imanol Lopez pilotari handia. Partida bukatu bezain laster, xistera eskutik askatu, erraminta lurrera bota eta publikoa seinalatu du. \u00ab\u00a0Zuek, zuek\u00a0\u00bb esanez bezala. Zesta-puntan denetariko garaiak bizi izan ditu Imanolek eta beretzat perfektua izan da mende laurdeneko ibilbidea horrela bukatzea. Zesta egoera onean, Zumaia hainbeste urtetan aldarrikatu zuen frontoi ederrarekin eta goraino beteta gainera. Herriko zesta-eskola umez beteta, erreleboa bermatuta&#8230; lasai eta esku honetan utzi du Imanolek Jai Alaia.<\/p>\n<p>Finalari buruz zer? 10-0 hasi ondoren partidak itxura tristea hartu duela, harik eta Olharan eta Lekerika iratzartu eta gauzak benetan gogor jarri dituzten arte. Nola! 14-12 ere urreratu dira eta Erkiagak eta Lopezek ezin seta bukatu. Baina bai, azkenean Ispasterkoaren errebeskada batek 15.a jarri du markagailuan, eta lasaitasuna eman dio bikote beteranoari. Bigarren jokoa 15-10 irabazi dute marroiek, baina Olharanek eta Lekerikak ohorezko agurra eman diote Lopezi. Izerdia botaraziz eta kantxan ikuskizun ederra eskeiniz.<\/p>\n<p>Emakumeetan, Elaia Gogenola eta Frida Watkins izan dira garaile 15-9, 11-15 eta 5-2 Ihart Arakistain eta Maialen Aldazabalen aurka. Denboraldiko bigarren txapela da Frida zumaiarrarentzat, Euskotren Winter Seriesaren ondotik. Jokatu dituen hiru Masterretatik bi irabazi ditu eta azpitxapeldun izan da hirugarrenean. <\/p>\n<p>Gaurkoa festa handi bat izan da zesta-puntarentzat. Kirol eder honetaz gozatzen jarraitzeko eskatu die Lopezek zale guztiei eta zesta-punta babesteko. Ondoren Jose Alfredo Jimenez abeslari handiaren \u00ab\u00a0El Rey\u00a0\u00bb ezaguna abestu du \u00ab\u00a0Los Tenampas\u00a0\u00bb taldearen akordeekin. Harmailetatik kantxara egin dute salto zaleek eta luzaro geratu dira bertan, Mexikoko doinu ederrak zuzenean entzun eta Lopez handiarekin argazkiak atereaz. <\/p>\n<p>Zumaiako Master Seriesaren ondoren, horrela geratu da Ligako rankinga:<\/p>\n<p>\ud83c\udfc6 JAI ALAI LEAGUE-GIZONEZKOAK<\/p>\n<p>1- Lekerika    6790 pt<br \/>\n2- Erkiaga   6600 pt<br \/>\n3- Johan   5830 pt<br \/>\n4- Urreisti   5820 pt<br \/>\n5- Lopez   5570 pt<br \/>\n6- Gorka   4690 pt<br \/>\n7- Barandika   3860 pt<br \/>\n8- Basque   3800 pt<br \/>\n9- Goitia   3750 pt<br \/>\n10- Ibarluzea   2730 pt<\/p>\n<p>\ud83c\udfc6 JAI ALAI LEAGUE-EMAKUMEAK<\/p>\n<p>1- Frida   2600 pt<br \/>\n2- Lur   2180 pt<br \/>\n3- Elaia   1720 pt<br \/>\n4- Ihart   1560 pt<br \/>\n5- Oaia   1540 pt<br \/>\n6- Erika   1360 pt<br \/>\n\u00ab\u00a0&#8211; Maia   1360 pt<br \/>\n8- Helena   1320 pt<br \/>\n9- Arai   1200 pt<br \/>\n10- Maialen   1140 pt<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zumaiako herria, pilota mundua, hainbeste urtetan Imanolen ibilbidea (kantxan eta hortik kanpo) gertutik jarraitu duten pertsonak, eta \u00ab\u00a0Los Tenampas\u00a0\u00bb taldeko mariatxiak. Ezin hobeto, ezin egokiago agurtu da frontoietatik Imanol Lopez pilotari handia. Partida bukatu bezain laster, xistera eskutik askatu, erraminta lurrera bota eta publikoa seinalatu du. \u00ab\u00a0Zuek, zuek\u00a0\u00bb esanez bezala. Zesta-puntan denetariko garaiak bizi izan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5857,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"class_list":["post-5852","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"","push_edukia":"","emaitza":"","pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5852","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5852"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5852\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5861,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5852\/revisions\/5861"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5857"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5852"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5852"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}