{"id":5782,"date":"2026-03-31T10:58:29","date_gmt":"2026-03-31T09:58:29","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=5782"},"modified":"2026-03-31T10:58:29","modified_gmt":"2026-03-31T09:58:29","slug":"zumaia-baditugu-san-telmo-eguneko-lehen-finalistak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/zumaia-baditugu-san-telmo-eguneko-lehen-finalistak\/","title":{"rendered":"Zumaia: baditugu San Telmo eguneko lehen finalistak!"},"content":{"rendered":"<p>Harmailetan giro ederra dela jokatu dira Zumaiako Master Serieseko finalerdiak eta Ihart-Maialen eta Olharan-Lekerika bikoteak atera dira garaile, desenpatearen beharrik gabe. Mutilen kasuan, Imanol Lopezen agurreko partida geratzen da erabakitzeko. Izan ere, Zumaiako atzelari handia behartuta dago datorren astean irabaztera, 23 urteko ibilbide arrakastatsua San Telmo egunean agurtu nahi badu behintzat. Johan eta Ibarluzea, hori oztopatzen saiatuko dira.<\/p>\n<p>Emakumeen lehen seta oso parekatua izan da. Ihart Arakistain eta Maialen Aldazabal bizkaitarrak oso seguru aritu dira eta lehenego seta bi tantugatik irabazi eta gero, bigarrenean erraz gailendu dira. Oihana Sorozabal lapurtarrak erritmo falta igarri du eta behera egin du apur bat, nahiz eta Eneritz atzean seguru eta fresko aritu.<\/p>\n<p>Gizonezkoen partidan, asko arriskatzera atera da E\u00f1aut Urreisti mutrikuarra eta lehen setean tanto asko bukatu ditu aurrean. Sake errestoan ere asko sartu da eta 13-10ra arte, aurretik joan dira markagailuan. Bikote marroiak beherakada txiki bat izan du momentu horretan, setak 13-15 ihes egin die eta bigarrena ere 0-3 galtzen hasi. Olharan biarnotarra behetik gora joan da, sakearekin ere gehiago asmatu du eta batez ere, atzean, Lekerikaren laguntza izan du. Gernikarra izan da partidako onena, ia hutsik ere egin gabe. Unai Uranga zumaiarrak egoki bete du bere lana, partida borrokatua izan da baina Urreistik errematatzera atera beharra zuen eta ikuskizun ederra ikusi ahal izan dute zesta-zaleek. Gozatzeko moduko partida bizia.<\/p>\n<p>Datorren astelehenean, bigarren finalerdiak jokatuko dira. Emakumeetan, Frida Watkins herritarraren txanda, bere lehen Euskotren Winter Seriesa irabazi berritan. Elaia Gogenolarekin, Helena Barrenetxea eta Oaia Ota\u00f1o izango ditu aurkari. Eta gizonezkoetan, lehen aurreratutakoa. Imanol Lopezen azken edo azken-aurreko partida. Emaitzak erabakiko du. Erkiagarekin lagun, Johan Sorozabal eta Ion Ibarluzea izango dituzte aurkari. Kontrario arriskutsuak!<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/zumaia-master-series-gizonezkoak-e1774951099918.jpg\"\/><\/p>\n<p><strong>*Buruz-buruko sarrerak<\/strong><\/p>\n<p>Ostiral honetan hasiko da bestalde, Banakako \u00ab\u00a0Laboral Kutxa\u00a0\u00bb txapelketa eta astearte eguerdian jarriko dira Berriatuko Mendibarren pilotalekuko bonoak salgai. Finala maiatzaren bian jokatuko da. Final zortzirenak berriz, ostiralean 19:00tan:<\/p>\n<p><strong>LADUCHE vs GARCIA<br \/>\nLIBOIS vs AARON<br \/>\nARGOITIA vs LEKERIKA<br \/>\nDEL RIO vs TXANIKA<\/strong><\/p>\n<p>Final-laurdenetan sartuko dira lau multzo-buruak: Erkiaga txapeldunaz gain, Johan, Olharan eta Urreisti.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Harmailetan giro ederra dela jokatu dira Zumaiako Master Serieseko finalerdiak eta Ihart-Maialen eta Olharan-Lekerika bikoteak atera dira garaile, desenpatearen beharrik gabe. Mutilen kasuan, Imanol Lopezen agurreko partida geratzen da erabakitzeko. Izan ere, Zumaiako atzelari handia behartuta dago datorren astean irabaztera, 23 urteko ibilbide arrakastatsua San Telmo egunean agurtu nahi badu behintzat. Johan eta Ibarluzea, hori [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5783,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1,51],"class_list":["post-5782","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-kronikak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"","push_edukia":"","emaitza":[5746,5752],"pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5782","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5782"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5782\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5785,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5782\/revisions\/5785"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5783"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5782"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5782"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}