{"id":5755,"date":"2026-03-25T20:41:37","date_gmt":"2026-03-25T19:41:37","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=5755"},"modified":"2026-03-26T14:39:12","modified_gmt":"2026-03-26T13:39:12","slug":"agur-lopez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/agur-lopez\/","title":{"rendered":"Agur Lopez"},"content":{"rendered":"<p><strong>* 23 urte luzetan Euskal Herrian, Estatu Batuetan eta Mexikon jokatu du Lopezek eta atzelaririk onena izan da, erretiratu den egunera arte: berak darama Jai Alai Leagueko txapeldunaren Urrezko Gerrikoa.<\/p>\n<p>* Gaitasun tekniko izugarriak, jokorako sen berezia, parerik gabeko errebesa eta lidergo handia izan dira, Imanol Lopez historiako figura haundi egiten dutenak.<\/p>\n<p>* Martxoaren 30ean eta apirilaren 6an jokatuko dira finalerdiak (19h), eta apirilaren 13an, San Telmo egunez (18h) final handia.<\/p>\n<p>* Lopezek Erkiaga izango du lagun bere azken txapelketan. Beste hiru bikoteak, Johan-Ibarluzea, Urreisti-Uranga eta Olharan-Lekerika dira.<\/p>\n<p>* Emakumeen Masterrean, Frida Watkins zumaiarrak Winterreko txapela estreinatu du herrian Elaia Gogenolarekin bikotea osatuz.<\/p>\n<p>* Sarrerak eta bonoak eskuragai daude www.eramanjaialai.com webguneetan.<\/strong><\/p>\n<p>Imanol Lopez badoa. Azken mende laurdeneko atzelari onenak erretiroa hartuko du Zumaiako Master Seriesean. Badoa, Goikoetxea herrikidearekin batera zesta-puntan aro ahaztezin bat markatu duen pilotari handia. I\u00f1aki eta Imanol, beraien garaiko pilotari onenak izan dira, alde handiarekin aginera. Eta Goikoetxea bezala, historiako pilotari onenen artean dago inolako zalantzarik gabe, Imanol Lopez ere (Zumaia, 1984). Bere azken txapelketa 42 urte egin berritan jokatuko du eta Zumaian, bere jaioterrian emango dio amaiera, bere ibilbide profesional loriatsuari. Errepikaezina? hobe hala ez balitz, baina oso oso zaila izango da Lopezen ezaugarri guztiak pilotari bakarrean berriz elkartuta ikustea.<\/p>\n<p>Alferrikakoa da Lopezen palmaresa errepasatzen hastea. Onena izan da, ia debuta zuenetik, erretiroko egunera arte. Frontoi guztietan jokatu du, formatu guztietan eta denetariko aurkarien aurka. 2003an Gernikan egin zuen debuta San Fermin egunez eta Zumaian erretiratuko da, apirilaren 6an, eta finalerdia irabazten badu handik astebetera, San Telmo egunean. Sei bider Binakako Txapeldun (2008, 2009, 2010, 2011an bi aldiz &#8211; Munduko Pilota Batzarra eta Nazioarteko Federazioa- eta 2022), Banako beste bi txapel (2017 eta 2019), Eusko Label Winter Series bat (2023) eta beste dozenaka eta dozenaka txapel garrantzitsu jantzi ditu (Daniako eta Miamiko tituluak, Orlandoko Citrusak, Mexikoko txapelketak eta Euskal Herrian, Biarritzeko Urrezko Xisterak, Donibane Lohizuneko Nazioartekoak, etb\u2026). Kontaezinak dira Imanol Lopezek Atlantikoaren bi aldeetan irabazitakoak. Baina hasieran esan bezala, Lopezen kasuan zentzua ere galdu egiten du neurri batean palmares osoa errepasatzeak.<\/p>\n<p>Historiara igarotzen diren kirolariak, palmaresaren gainetik daude. Kontua ez dira soilik tituluak, titulu horiek lortzeko 23 urtez eman dituen erakustaldiak baizik. Pilotari berezia da Lopez, zentzu guztietan. Izaera propio oso indartsua izan du gazte-gaztetatik, kantxan eta kantxatik kanpo kriterio handiko mutila da, lehiakorra eta benetako liderra. Erronka handiak eta zailtasunak maite izan dituen pilotaria da Imanol eta presiopean jokatzea gustatzen zaiona. Horri bere ezaugarri fisiko eta teknikoak gehitu behar zaizkio: pilotan jokatzeko berezko gaitasun sinestezina (jokatu duen azken txapelketan, huts bakar bat egin gabe jantzi berri du Gasteizko txapela), kantxan ondo kokatzeko berezko sena dauka, berea da guk inoiz ikusi dugun errebesik onena, errebotea ere bikaina eta besteen gainetik jartzeko, bere gorputzak (1,93m, 98 kg) ematen dizkion indarra eta boterea.<\/p>\n<p>42 urterekin, inork ez du erretiratu Lopez. Bera erretiratuko da, eta Jai Alai League-ko txapeldunaren Urrezko Gerrikoa jantzita gainera. Barandikarekin lortu zuen denboraldiko titulu nagusia Donostiako Karmelo Baldan.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/frida.jpg\"\/><\/p>\n<p><strong>FRIDA WATKINS, WINTER SERIESETIK ZUMAIARA<\/strong><\/p>\n<p>Zumaiako Master Seriesean, momentuko aurrelaririk onena izango du Lopezek lagun: Aritz Erkiaga, urte luzez berarekin kantxa konpartitu duen ispastertarra. Hala ere, beste bi zumaiar ere izango dira kantxan, Jai Alai Leagueko proba puntuagarrian: Unai Uranga eta Frida Watkins. Azken honek Euskotren Winter Serieseko txapela irabazi berri du astelehen honetan bertan Durangoko Ezkurdi pilotalekuan eta etxean estreinatuko du titulua.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>* 23 urte luzetan Euskal Herrian, Estatu Batuetan eta Mexikon jokatu du Lopezek eta atzelaririk onena izan da, erretiratu den egunera arte: berak darama Jai Alai Leagueko txapeldunaren Urrezko Gerrikoa. * Gaitasun tekniko izugarriak, jokorako sen berezia, parerik gabeko errebesa eta lidergo handia izan dira, Imanol Lopez historiako figura haundi egiten dutenak. * Martxoaren 30ean [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5758,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"class_list":["post-5755","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"","push_edukia":"","emaitza":"","pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5755","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5755"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5755\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5763,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5755\/revisions\/5763"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5758"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5755"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5755"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}