{"id":5703,"date":"2026-03-24T09:33:32","date_gmt":"2026-03-24T08:33:32","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=5703"},"modified":"2026-03-24T09:35:14","modified_gmt":"2026-03-24T08:35:14","slug":"erika-mugartegi-eta-frida-watkins-winter-serieseko-txapeldun-berriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/erika-mugartegi-eta-frida-watkins-winter-serieseko-txapeldun-berriak\/","title":{"rendered":"Erika Mugartegi eta Frida Watkins, Winter Serieseko txapeldun berriak!"},"content":{"rendered":"<p><strong>* Giro itzela Durangoko Ezkurdin, Jai Alai Leagueko txapelketa entzutetsuenaren final handian. <\/p>\n<p>* Bi zati oso ezberdin izan ditu finalak, bikote bakoitza set batean nagusitu da (15-8, 4-15) eta desenpatean lortu dute txapela Erikak ta Fridak (5-1).<\/p>\n<p>* Aurrelari markinarrak bere hirugarren Winterra irabazi du (jokatu dituen guztiak) eta jokalari onenaren EITB saria jaso du. Frida zumaiarrarentzat bere estreineko Winter Seriesa izan da. <\/p>\n<p>* Ligako ranking-ean Lur Lejardik jarraitzen du lider, Fridak bigarren lekua eskuratu du eta hirugarren postura igo da Erika Mugartegi. <\/p>\n<p>* Gizonezkoetan, Erkiaga eta Atain izan dira nagusi, afizioa egiteko moduko final ederrean.<\/strong><\/p>\n<p>Bukatu da Euskotren Winter Seriesaren 4. edizioa. Orain arteko luzeena eta parte-hartzaile kopuru handiena bildu duena. Lau astelehenez, emakumeen zesta-punta izan da protagonista Durangoko Ezkurdi pilotalekuan eta goraino bete da 2023an eraberritutako frontoi historikoa. Bi zati ezberdin izan ditu finalak eta zeresan handia izan du materialak ere. Pilota biziarekin min handia egin dute Erikak eta Fridak, baina motelarekin, aurrelari markinarra jokoz kanpo atera dute urdinek, Frida zumaiarra zigortuz. Desenpatean hala ere, bikote morea izan da nagusi. Hirugarren Winter Seriesa Erika Mugartegirentzat -jokatu dituen guztiak- eta lehena Watkinsentzat. Arrakasta handiko txapelketa izan da aurtengoa ere eta iazko txapeldunek ezin izan dute garaipena errepikatu. Hauxe orain arteko palmaresa: Erika-Arai (2023), Erika-Maialen (2024), Helena-Arai (2025) eta Erika-Frida (2026).<\/p>\n<p>Lehen setean bikain funtzionatu du Erika eta Fridaren arteko komunikazioak. Aurrelari markinarrak errebes indartsu eta ederra dauka eta piloteoan gailendu egin da. Ezta gutxiago izan Frida. Lehen setean, zumaiarra bera izan da tantu gehien egin dituen pilotaria. Sei tantu guztira, gehienak eskumaz, ezker paretean gurutzatuz. Bost tantu egin ditu Erika bere aurrelariak, horietatik bi errebote ikusgarriak. Partida berdinduta hasi da, bana, bina, hiruna, bosna eta seina. Baina hortik aurrera, moreak nagusitu dira. Helenak ezin izan du jokoan sartu, Erikak pilota luze atzeratu duelako eta Fridak ere, bikain kendu diolako jokoa. Aurrean ia ez da errematerik egon, Helenak aukerarik ere ez du izan eta Erikak txapa gaineko bat bota du, aurkarientzat sartzeko ezinezkoa.<\/p>\n<p>Bigarren jokoan, gauzak goitik behera aldatu dira. Bikote urdinak pilota berria atera du eta atzera kargatu dute, Frida Watkins nekaraziz. Erikak apenas izan du jokoan sartzeko aukerarik eta sartutakoan ere, pilota horrekin, ez du hainbesteko minik egin. Urdinak ostera, atzera jo eta jo aritu dira, tantu luze asko jokatuz. Lehen setean ez bezala, jokoan sartu eta protagonismoa hartzeko aukera izan du Barrenetxea durangarrak. Atzeko koadroetatik, horma biko batekin ere ausartu da Arai (2-6) eta atsedenaldiaren ostean, errebesez ezin-hobeto jaurti du pilota Helenak (3-9). Seteko erremate onenetakoa, Erika Mugartegik egin du, errebesez pi paret eder bat izan da (4-10) baina bikote moreak ez du tantu gehiago egitea lortu (4-15).<\/p>\n<p>Hirugarren eta azken setean, Erikak min handia egin du jokoan sartu den bakoitzean. Pilota dagoeneko bizituta harrapatu dute eta horrek mesede egin die. Lehen tantua, Erikak baztertu eta Araik ezin sartu (1-0); bigarrena, Erikak berak atzeko paretera errebesez bota duena (2-0). Urdinek distantzia murriztu dute piloteoan tantu eginda (2-1) baina Erikak beste behin ere, aldea handitu du, txapa gainean moztuta (3-1). Laugarrena eskuan izan du markinarrak baina ez-ohiko hutsa egin du (3-2). Hala ere, beraiek jarraitu dute jokoan agintzen eta Erikak lehenik (eskumaz goitik behera) eta Fridak ondoren (ezker horman baztertuta), txapela lortzeko behar izan dituzten azken bi tantuak egin dituzte.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/ezkurdi.jpg\"\/><\/p>\n<p><strong>Atainen lehenengo txapela Jai Alai Leaguean<\/strong><\/p>\n<p>Gorka Mugartegi atzelari markinarrak (Erikaren neba nagusiak) bere lehenbiziko txapela irabazi du Jai Alai Leaguean. Durangon, Ezkurdi Master Seriesan hasi du ibilbide berria eta maila oso ona erakutsi du, joko maila bikainean ari den Aritz Erkiagarekin batera. Ispasterkoarentzat, denboraldiko bigarren txapela da (urtarrilean Berriatuko Master Seriesa irabazi zuen) eta Ligako rangkinerako, Winterrean eskuratu ez zituen puntuak batzen jarraitzen du.<\/p>\n<p>Ezkurdiko finala, partida benetan ederra izan da eta oso gustura atera dira frontoia bete duten zaleak. Maila oso oso onean jokatu dute lau pilotariek, erritmo oso bizian eta erremate ikusgarriak egin dituzte aurreko bi artistek. Urreisti eta Lekerika 2-6 jarri dira lehen setean aurretik baina Erkiagak eta Atainek atsedenaldia baino lehen berdindu dute eta tantu gogor eta piloteatuak jokatu dituzte. 15-11 bukatu da lehen jokoa eta bigarrena ere, oso parekatua joan da. Urreistik eta Lekerikak bi tantugatik lortu dute desenpatea behartzea, baina azken jokoan 5-1 nagusitu dira Erkiaga eta Atain. Itxura eta joko maila ona erakutsi ditu txapelketa honetan Atainek, baina gaurkoan lau protagonistek jokatu dute goi-mailako partida. Pasaden ostiralean ere oso neurketa ederra ikusi genuen Gasteizen, gaur egungo mailaren, erritmoaren eta jokoaren bizitasunaren erakusle. Afizioa egiteko moduko finalak biak. <\/p>\n<p><strong>Lopezen agurra eta Banakako Txapelketa<\/strong><\/p>\n<p>Jai Alai Leaguean, aktibitate handiko astea dugu hau. Asteazken honetan, Imanol Lopezen agurreko txapelketa aurkeztuko da Zumaian (Oxford aretoan, 12:00-tan) eta ostegunean, Banakako Laboral Kutxa txapelketaren aurkezpena izango da, hau ere 12:00-tan, Berriatuko Mendibarren pilotalekuan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>* Giro itzela Durangoko Ezkurdin, Jai Alai Leagueko txapelketa entzutetsuenaren final handian. * Bi zati oso ezberdin izan ditu finalak, bikote bakoitza set batean nagusitu da (15-8, 4-15) eta desenpatean lortu dute txapela Erikak ta Fridak (5-1). * Aurrelari markinarrak bere hirugarren Winterra irabazi du (jokatu dituen guztiak) eta jokalari onenaren EITB saria jaso du. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5706,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1,51],"class_list":["post-5703","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-kronikak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"Erika Mugartegi eta Frida Watkins, Winter Serieseko txapeldun berriak!","push_edukia":"Atainen lehenengo txapela Jai Alai Leaguean","emaitza":[5588,5582],"pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5703","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5703"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5703\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5708,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5703\/revisions\/5708"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5706"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5703"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5703"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}