{"id":5663,"date":"2026-03-10T10:41:09","date_gmt":"2026-03-10T09:41:09","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=5663"},"modified":"2026-03-10T10:44:48","modified_gmt":"2026-03-10T09:44:48","slug":"erika-eta-frida-markagailuari-buelta-eman-eta-winterreko-final-handira","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/erika-eta-frida-markagailuari-buelta-eman-eta-winterreko-final-handira\/","title":{"rendered":"Erika eta Frida, markagailuari buelta eman eta Winterreko final handira!"},"content":{"rendered":"<p>Emakumeen Euskotren Winter Series txapelketak baditu bere lehen finalistak. Erika Mugartegi eta Frida Watkins dira, gaurko partida galtzen hasi baina buelta ematea lortu eta gero. Lehenengo seta erraz galdu arren, bigarrenean nagusi izan dira. Desenpatean ere 3-1 joan dira galtzen baina aurkarien hiru hutsek, bikote morearen garaipena ekarri dute. Datorren astean ezagutuko dituzte finalerko aurkariak: Helena-Arai edota Ihart-Maia. Giro oso ederra Ezkurdi pilotalekuan. Durangok Jai Alai Leagueko hiru txapelketa hartu ditu jada denboraldi honetan (gizonezkoen bi Master eta emakumeen Winterra) eta horrek zesta-zaleen erreferentzia gisa kokatu du 2023an frontoia eraberritu zutenetik ona.<\/p>\n<p>Partida oso ondo hasi dute Elaia Gogenolak eta Eneritz Lizardik. Bikote konpaktoa osatu dute, elkarrekin asko hitz egin eta ondo komunikatuz. Estrategia Erika jokoz kanpo uztea izan da eta Fridak ezin izan dio aurkariek bidalitako pilota erauntsi horri eutsi. Gogenolak eta Lizardik dominatu dituzte tantuak, Elaiaren ekimenari eta Eneritzen segurtasunari esker. Lehen jokoan 6 eta 1 jarri dira aurretik, 7-3 ondoren eta 15-6 bukatu da lehen seta. <\/p>\n<p>Bigarrenean gauzak aldatu egin dira. Erikak pausu bat atzera eman du, bere eta Fridaren arteko distantzia laburtuz eta zumaiarra ere erosoago aritu da, lehen jokoarekin konparatuta. Bina, hiruna, launa eta seina berdindu dute baina Erikaren botereak eta moreek erasoan egindako hutsek, markagailuan tartea ireki dute (6-9, 7-10). Hortik setaren amaierara arte, zuzen zuzenean joan dira urdinak, finalerako txartela azken 5 tantuetan erabakitzeko. <\/p>\n<p>Hirugarren jokoan, 2-0 jarri dira Elaia eta Eneritz aurretik, bakoitzak pilota bana baztertuta. 2-1koa Erikak egin du atzean eta 3-1ekoa markinarraren hutsa izan da. Hala ere, bikote urdina tantu batera jarri da (3-2) eta ondoren etorri dira moreen hiru hutsak. Elaiak ezker pareta ikutu eta kontra-kantxara bidalitako bi pilota, eta Eneritzek sake errestoan sartu ez duena bestea. Emaitzak emaitz, partida lehiatua eta ikusteko ederra izan da.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/erkiaga-atain.jpg\" \/><\/p>\n<p><strong>*Atainen garaipena Ezkurdiko estreinaldian<\/strong><\/p>\n<p>Emakumeen Winterrarekin batera, gizonezkoen Liga profesionaleko 6. txapelketa ari dira jokatzen Durangon. Ezkurdi Master Series txapelketa hain zuzen ere. Erika Mugartegi bere arrebak bezala, Gorka neba zaharragoak ere garaipena lortu du, desenpatean 2-1 irabazita. Partida ona jokatu du \u00ab\u00a0Atain\u00a0\u00bb-ek, errebesez gogor jo dio pilotari, eskuinarekin ere eroso atzeratu du eta batez ere, seguru agertu da piloteoan.<\/p>\n<p>Hala ere, lehen seta Laduche eta Mancirentzat izan da. Iazko Winterreko azpitxapeldunek elkar-konexio ona erakutsi dute, eta Erkiagari kosta egin zaio aurkariei tantua sartzea. Getariako aurrelariak eta Mutrikuko atzelariak kantxa asko kubritu dute, aurkariari zulo gutxi utzita eta defentsan ere bikain aritu dira biak. Aipagarria Manci gipuzkoarraren maila, lesionatu aurreko maila bera erakutsiz, seguru eta punpa-laster ere oso ondo sartuz. Lehen deskantsura lau tantuko aldearekin iritsi dira (4-8) eta diferentzia horri eutsi egin diote (12-15). Tantu ederrak egin ditu Laduchek: bote-pronto sartu eta txapa gainean moztuta (1-3) edota errebotean botatako bi-pareta (5-9).<\/p>\n<p>Hala ere, bigarren jokoak ez du lehenengoarekin inolako zerikusirik izan. Erkiaga haginak zorroztuta atera da kantxara eta Atainen laguntzarekin, tantu ederrak bukatu ditu aurrean. Sahietseko ikusgarriak utzi dizkigu Ispasterkoak, horietako bat, zazpi kuadrotik sarean ezkutatu duena. 7-1ekoaren ondoren, horiak ezinean sentitu dira (15-4) eta hirugarren seterako gorde dituzte indarrak. Atainek berak egin du eskumaz lehenegoa (1-0) eta horiek bina berdindu arren, ezin izan dute tantu gehiago egin. Erkiagak itxi du partida, errebotean, albotik, pilotari indar handia emanez (5-2).<\/p>\n<p>Datorren astean ezagutuko dituzte hauek ere, hilaren 23ko aurkariak: Olharan-Zabala edo Urreisti-Lekerika izango dira.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Emakumeen Euskotren Winter Series txapelketak baditu bere lehen finalistak. Erika Mugartegi eta Frida Watkins dira, gaurko partida galtzen hasi baina buelta ematea lortu eta gero. Lehenengo seta erraz galdu arren, bigarrenean nagusi izan dira. Desenpatean ere 3-1 joan dira galtzen baina aurkarien hiru hutsek, bikote morearen garaipena ekarri dute. Datorren astean ezagutuko dituzte finalerko aurkariak: [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5664,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1,51],"class_list":["post-5663","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-kronikak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"Erika eta Frida Winterreko final handira!","push_edukia":"Atainen garaipena Ezkurdiko estreinaldian","emaitza":[5587,5581],"pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5663","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5663"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5663\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5670,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5663\/revisions\/5670"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5664"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5663"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5663"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}