{"id":5517,"date":"2026-02-16T08:16:09","date_gmt":"2026-02-16T07:16:09","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=5517"},"modified":"2026-02-16T08:18:31","modified_gmt":"2026-02-16T07:18:31","slug":"johan-eta-basque-iparraldearen-agintea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/johan-eta-basque-iparraldearen-agintea\/","title":{"rendered":"Johan eta Basque, iparraldearen agintea!"},"content":{"rendered":"<p><strong>* Barandikarentzat txapelketako pilotari onenaren EITB saria<br \/>\n* Winterreko lau finalistak Floridara abiatuko dira bihar, Daniako Biscayne Cup txapelketa jokatzera<\/strong><\/p>\n<p>Lehen aldiz, Iparraldera, Lapurdira joan da Eusko Label Winter Serieseko txapel preziatua. Zesta-puntaren joera historikoa irauliz, azken urteetan aldatzen ari da kirol honen ardatza eta Hegoaldeak besteko pisua du, baita kirol mailan ere, Iparraldeak. Winterreko final handian, bikote oso boteretsua osatu dute Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek eta botere horren aurrean, sutsuki eutsi dute Goitiak eta Lekerikak. Eutsi bai, baina iniziatibarako tarte gutxiarekin. Horren aurrean, lapurtarrek huts egitea zen irabazteko modua, baina Johanek txapelketako partidarik onena jokatu du, Basque izugarri bat atzean dominatzaile izanik. Edozein kasutan, final ederra bezain gogorra eskeini digute, Johanek, Thibault-ek, Alexek eta Unaik. Eskerrik asko lauroi!<\/p>\n<p>Eguerdiko 12:00etan atera dira lau protagonistak kantxara, kantxatik bertatik, Akatz taldearen musikak lagunduta. Frontoiaren sarreran eskulturgile bat lanean, irabazleen izenak, harrizko artelanean betirako idazteko prest. Goitiak eta Lekerikak etxean jokatu dute eta etxekoen ohitu, berotasun eta txalo guztiak jaso dituzte. Gehiago ezin. Baina Gernikako frontoia ezinhobea da Johanen eta Basqueren ezaugarrientzat eta hori baliatu dute lapurtarrek, txapela irabazteko. Errebeseko joko indartsua, aurkaria dominatu eta gero, tantua amaitu. Beti ere, pilota gehiegi bizitzen utzi gabe.<\/p>\n<p>Lehen setean, aurretik izan dira moreak, lehen tantutik azkeneraino. Hala ere, partidako 3. tantuak finalaren gogoratasunaren lehen pista eman digu. Tanto luze eta borrokatua, Lekerika ezker horman gora defentsan, Basque ere bote-lasterrean&#8230; zesta-puntak profesionalak hartu duen maila fisiko eta teknikoaren erakusgarri. Bi-hiru tantuko aldearekin, dominatzen egon dira moreak eta Alex Goitia, jokoan sartu ezin. Hala ere, Lekerika lehoi batek legez defenditu du atzean, hortzak ere erakutsiz. Ahal izan duenean, bere posizioa aurreratu, punpa-gora (bote-corrido) sartu eta iniziatiba hartuz. Gernikarrak ez du hutsik egin defentsan eta berdeak dominatzera pasatu diren bakoitzean, orro egin du Gernikako harmailak. Lehen atsedenaldira hiru tantuko aldearekin heldu dira lapurtarrak (8-5) baina Basquek bi huts egin ditu jarraian eta berdeek berdintzea lortu dute (8-8). Hamarna ere egin dute, Goitiaren eskuinkada bizi bati esker, baina kartoi hori pasa ezinda geratu dira berdeak (15-10).<\/p>\n<p>Bigarren jokoan, lehen tantuan aurretik jarri dira bizkaitarrak (0-1). Johan eta Goitia, biak sartu dira sakera eta ez dute errematean hutsik egin. Lekerikak, hormabiko bat ere sartu du (4-4) baina hurrengoa huts egin du (6-4). Partiduko tanto ederrenetakoa Johanek egin du: itzalezko errebotea eskumaz, atzeko pareteraino iritsi eta gainera txik-txak perfektua! Pilotak ez du jaikirik ere egin, ezinezkoa berdeentzat (7-5). Bazirudien bigarren jokoa ere moreentzat izango zela, baina Goitiaren txapa-gaineko batek eta Lekerikaren eskuinkada batek, markagailua berdindu dute (7-8) atsedelandirako momentuan gainera.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/winter-finala-2026-1.jpg\" \/><\/p>\n<p>Publikoak bultzatuta, aurrera egin dute Goitiak eta Lekek. Eutsi, eutsi, eutsi, eta aukera dagoenean aurkariari min egin. 8-10 eta 9-11 jarri dira aurretik (Goitiak sahietsez), baina moreek beste ahalegin bat egin eta 12-11 ipini dira, hiru tantoren faltan, Johani esker. Partidaren momentu kritiko eta beroena izan da. Basquek aldagelara sartu behar izan du, bizkarreko arazoekin baina kantxara itzuli da. 12-12koa Goitiak egin du sake errestoan. 14-13 berriz moreak aurretik, baina Lekerikak berriz berdindu du markagailua (14-14) eta bereak izan dira 2. seteko azken bi tantuak. Biak ere eskumaz (14-15).<\/p>\n<p>Desenpatean hala ere, berdeek ez dute aukerarik izan. Banakoaren ondoren tanto oso luze eta gogorra etorri da, Johanek barruan goxo utzi duena. Eta hortik, zuzenean, txapelaren bila joan dira lapurtarrak, tantuak erreskan eginda. Bi txapelketa handi dituzte elkarrekin irabaziak: Donibane Lohizuneko Nazioartekoak (2024) eta Gernikako Winter Seriesa (2026).<\/p>\n<p>Bost edizio hauetan, hiru finaletan izan da Lekerika eta hirurak galdu ditu: Barandikarekin 2023an, Goikoetxearekin 2024an eta Goitiarekin 2026an. Hala ere, txapelketa honetan, Pauen, Durangon eta Berriatuan lortutako puntuekin, Ligako ranking-eko lider postua sendotu du gernikarrak (4.300 pt), Barandika eta Urreisti, Goitia eta Gorka Sorozabalen aurretik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>* Barandikarentzat txapelketako pilotari onenaren EITB saria * Winterreko lau finalistak Floridara abiatuko dira bihar, Daniako Biscayne Cup txapelketa jokatzera Lehen aldiz, Iparraldera, Lapurdira joan da Eusko Label Winter Serieseko txapel preziatua. Zesta-puntaren joera historikoa irauliz, azken urteetan aldatzen ari da kirol honen ardatza eta Hegoaldeak besteko pisua du, baita kirol mailan ere, Iparraldeak. Winterreko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5518,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1,51],"class_list":["post-5517","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-kronikak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"Johan eta Basque, iparraldearen agintea!","push_edukia":"Final ederra bezain gogorra eskeini digute","emaitza":[5083],"pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5517","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5517"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5517\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5522,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5517\/revisions\/5522"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5518"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5517"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5517"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}