{"id":5201,"date":"2025-11-25T12:45:23","date_gmt":"2025-11-25T11:45:23","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=5201"},"modified":"2025-11-25T12:49:39","modified_gmt":"2025-11-25T11:49:39","slug":"barandika-eta-gorka-oso-boteretsu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/barandika-eta-gorka-oso-boteretsu\/","title":{"rendered":"Barandika eta Gorka, oso boteretsu!"},"content":{"rendered":"<p>Galtzen hasi dira, lehen setean partida gogor borrokatu behar izan dute, baina behin aurrea hartu dutenean, garaipenera arte zuzen joan dira Barandika eta Basque. Indartsu, boteretsu eta seguru, kantxan nagusitasuna erakutsiz. Bi eta hutseko garaipena lortu dute Goixerri eta Manciren aurka, lau puntu garrantzitsu lortuz. Bikote mutrikuarrak ia ezinezkoa du finalerdietarako sailkapena, eta Barandikak eta Basquek, Urrutia eta Basqueren aurka bukatu beharko dituzte, gaur hain ongi egindako lanak.<\/p>\n<p>Oso parekatua hasi da partida eta Mancik egin du lehen tantua, txirrist egin eta gero. Bikote urdinak aldeko izan du markagailua hasierako tantuetan, eta jokoari dagokionez, pare parean izan dira bi bikoteak. 1-3 eta 2-4 aurreratu dira, 4-4, 5-5, 6-6 eta 7-7 berdindu dute eta mutrikuarrak eurek heldu dira aurretik lehen atsedenaldira. Tantu ikusgarrienak, Barandikaren txapa-gaineko bat eta Goixerrik errebesez egindako hormabiko eder bat izan dira. Mutrikuarraren tantu onenak, sahietsez botatako hormabikoak izan dira. Barrura botatakoetan, aurkariek hartu diote pilota. <\/p>\n<p>Atsedenaldiaren ostean 10-9an jarri dira aurretik moreak eta tantu gogor eta lehiatu horietan, beraiek izan dira nagusi. Nola? Huts gutxiago eta min gehiago eginez. Partidaren zati horretan min egin du Basquek, bai errebesez eta bai eskumaz, pilota indartsu bota eta Goixerri eta Mancirentzat, gauzak zail jarriz. 15-10.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/goixerri-manci.jpg\"\/><\/p>\n<p>Lehen set gogor eta lehiatuaren ostean, gauzak asko erreztu zazkie faboritoei. Bikote engrasatua eta boteretsua izan dira, eta ezinean aritu dira Goixerri eta Manci. 8-1 iritsi dira atsedenaldira eta beste bost tantu egin ahal izan dituzte soilik urdinek: 11-3, 12-4, 13-5 eta 15-6. Oso sendo eta dominatzaile atzean Basque, eta serio eta eraginkor aurrean Barandika. Gaur bai, gaur txapela irabazteko faboritoen artean daudela erakutsi dute moreek. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Galtzen hasi dira, lehen setean partida gogor borrokatu behar izan dute, baina behin aurrea hartu dutenean, garaipenera arte zuzen joan dira Barandika eta Basque. Indartsu, boteretsu eta seguru, kantxan nagusitasuna erakutsiz. Bi eta hutseko garaipena lortu dute Goixerri eta Manciren aurka, lau puntu garrantzitsu lortuz. Bikote mutrikuarrak ia ezinezkoa du finalerdietarako sailkapena, eta Barandikak eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5205,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1,51],"class_list":["post-5201","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-kronikak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"Barandika eta Gorka, oso boteretsu!","push_edukia":"Bi eta hutseko garaipena lortu dute Goixerri eta Manciren aurka","emaitza":[5071],"pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5201","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5201"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5201\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5216,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5201\/revisions\/5216"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5205"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5201"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5201"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}