{"id":4955,"date":"2025-09-29T12:29:02","date_gmt":"2025-09-29T11:29:02","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=4955"},"modified":"2025-10-06T09:09:39","modified_gmt":"2025-10-06T08:09:39","slug":"egun-handia-donostiarentzat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/egun-handia-donostiarentzat\/","title":{"rendered":"Egun handia Donostiarentzat!"},"content":{"rendered":"<p><strong>SOROZABAL-ARAI vs ELAIA-MAIA<br \/>\nURREISTI-BASQUE vs BARANDIKA-LOPEZ<\/strong><\/p>\n<p>Irailak 29, 19:00tan (ETB 1, 22:20tan)<\/p>\n<p><strong>* Lehengo astetik sarrera guztiak agortuta. Giro itzela espero da Carmelo Baldan.<\/p>\n<p>* Mutrikutik eta Gernikatik autobusak antolatu dituzte eta jende asko espero da Bidartetik ere.<\/p>\n<p>* Barandika eta Lopez iazko garaipena errepikatzen saiatuko dira.<\/p>\n<p>* Emakumeen Ligaren lehenengo edizioa da eta historiara pasako dira txapeldunak.<\/p>\n<p>* Urteko titulurik nagusiena Gipuzkoako hiriburuan erabakiko da, gutxienez 2027ra arte.<\/strong><\/p>\n<p>Egun handia da biharkoa zesta-punta profesionalaren denboraldian. Jai Alai Leagueko final handiak jokatuko dira. Urte guztiko lanaren txapela, hurrengo urte guztian iraungo duena. Eta egun handia da Donostiarentzat ere. Albiste itzela da, irailean eta astelehenez Gipuzkoako hiriburua halako jendetzak batzea. Egunak dira, finalerako sarrerak agortu zirenetik. Autobusak ere jarri dituzte, Mutriku eta Gernika aldetik. Carmelo Balda pilotaleku ederra galaz jantziko da bihar, puntistarik onenei harrera egiteko.<\/p>\n<p>Urreisti-Basque edo Barandika-Lopez. Pronostiko zaila du finalak. Are zailagoa, bi finalerdiak ikusita. Bikote biek jokatu dute oso maila altuan, eta zalantza gabeko garaipenak lortu dituzte aurkarien aurka. Johan-Lekerika eta Erkiaga-Gorka kalean utzita, elkarren aurka neurtu behar dira orain, alde batetik gazteak (Urreisti-Basque) eta bestetik esperientziadunak (Barandika-Lopez). Basque bera, jada ez da hain gaztea, eta Barandika ere oraindik ez da beteranoa. Baina egia da, Xabik eta Imanolek esperientzia gehiago dutela honako finaletan.<\/p>\n<p>Gernikarrak eta zumaiarrak elkarren arteko kimika berezia dute. Imanolen lidergotzarekin hobeto jokatzen du Barandikak, eta Xabiren jokuarekin Imanolek gora egiten du. BIkote moduan, garaipen oso garrantzitsuak lortuta daude. Handiena, oraindik beraiena den 2024ko Jai Alai Leagueko txapela. Finalerdian, 20 tantu egin zituen gernikarrak, eta Lopezen partida itzela izan zen. Erabat dominatu zuen jokua. Nahi zuen lekuan jarri zuen pilota, Gorka Sorozabal erreboteko zuloan preso hartuz eta Erkiaga jokoz kanpo utziz. Lopez maila horretan dagoenean&#8230;<\/p>\n<p>Baina Urreisti eta Basque ere bikote handia dira. Bidarteko atzelaria, koadroko onena izan da bere postuan, denboraldiaren zatirik handienetan. Udako emaitzengatik jeitsi da hirugarren postura. Pilota aldatuz joan, bizitzen utzi ez, partidari erritmo handia sartu eta Urreistik amaitu dezala. Hori da, bikote morearen lan egiteko moduan. Mutrikuar gaztearentzat, konsolidazio urtea izan da aurtengoa. Rankingeko liderra ere izan da, denboraldi honetan bi alditan. Erkiaga izan da onena, bai, baina aurten norbaitek estutu egin du eta norbait hori, Urreisti izan da. Orain, Erkiaga finaletik kanpo ikusita, are eta irekiago dago Ligako titulu handia.<\/p>\n<p>Emakumeetan ere faborito argirik ez. Atzean, Arai Lejardi da pilotariena. Hutsik ez, dena sartu eta pilota bikain kolokatu. Zaila da markinarra jokoz kanpo uztea. Aurrean gainera, hobekuntza handia eman du Oihana Sorozabalek. Horri gehitu neska indartsua dela. Atzeko paretera iristen da. Aurrean, bi berriatura. Elaia Gogenola: ausarta eta errematatzailea. Eta Maia Goikoetxea, 14 urte besterik ez dituen atzelari gaztea. Gaztea bai, baina indartsua eta oso pilotaria. Hamalau urterekin horrela jokatzen badu&#8230;<\/p>\n<p><strong>JAI ALAI LEAGUE-PALMARESA<\/strong><\/p>\n<p>2022-23: ERKIAGA-GORKA<br \/>\n2023-24: BARANDIKA-LOPEZ<br \/>\n2024-25: <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>SOROZABAL-ARAI vs ELAIA-MAIA URREISTI-BASQUE vs BARANDIKA-LOPEZ Irailak 29, 19:00tan (ETB 1, 22:20tan) * Lehengo astetik sarrera guztiak agortuta. Giro itzela espero da Carmelo Baldan. * Mutrikutik eta Gernikatik autobusak antolatu dituzte eta jende asko espero da Bidartetik ere. * Barandika eta Lopez iazko garaipena errepikatzen saiatuko dira. * Emakumeen Ligaren lehenengo edizioa da eta historiara [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":4956,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"class_list":["post-4955","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"Egun handia Donostiarentzat!","push_edukia":"Emakumeen Ligaren lehenengo edizioa da eta historiara pasako dira txapeldunak","emaitza":"","pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4955","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4955"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4955\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4965,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4955\/revisions\/4965"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4956"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4955"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4955"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}