{"id":4862,"date":"2025-09-09T12:26:11","date_gmt":"2025-09-09T11:26:11","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=4862"},"modified":"2025-10-06T09:09:40","modified_gmt":"2025-10-06T08:09:40","slug":"jai-alai-league-ko-txapeldunak-donostian-erabakiko-dira","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/jai-alai-league-ko-txapeldunak-donostian-erabakiko-dira\/","title":{"rendered":"Jai Alai League-ko txapeldunak Donostian erabakiko dira!"},"content":{"rendered":"<p><strong>Bono eta sarrerak: <a href=\"https:\/\/www.eramanjaialai.com\/jai-alai-league-final-4-2025\/\" target=\"_blank\">www.eramanjaialai.com<\/a> <\/strong><\/p>\n<p>Ategorrietatik Urumeara eta Urumeatik Karmelo Baldara. Donostiak garai bateko distira eta prestigioa berreskuratuko ditu irail honetan, lehen aldiz, Jai Alai Leagueko finalak antolatuta. Karmelo Baldako Lauko Finalak hamaika hilabeteko denboraldi luzeari emango dio amaiera. Gizonezkoetan 30 txapelketa izan dira, Ipar eta Hego Euskal Herrian, Frantziar estatuan eta baita Estatu Batuetako Floridan ere, lehen aldiz nazioartera jauzi eginez. Donostiako Final Four-ean, Ligako 4 aurrelari eta 4 atzelari onenek hartuko dute parte, gizonezko zein emakumezkoen kategorian. Gizonezkoetan, Barandika eta Lopez dira egungo txapeldunak Emakumezkoetan aldiz, Donostiakoa, Ligaren historiako lehen final handia izango da.<\/p>\n<p><strong>Denboraldiaren laburpena<\/strong><br \/>\nAritz Erkiaga izan da beste urte betez, denboraldiko pilotaririk onena baina aurreko urtean ez bezala, bere lehen postu hori kolokan izan da urteko hainbat unetan. Ispasterko pilotariak denboraldia sendo hasi zuen, Eusko Label Winter Seriesa eta Estatu Batuetako Biscayne Cup-a irabaziz. Udaberrian hala ere, Urreisti mutrikuarrak Zumaiako Masterra eta Donibane Lohizuneko Cesta All Star-a irabazi zituen, ranking-eko lehen postua eskuratuz. Hilabete beranduago, Erkiagak Bilbon berreskuratu zuen lehen postua baina uda hasieran, berriz ere, aurretik jarri zen Urreisti, egun gutxi batzuetarako izan bazen ere. Uztailaz geroztik, Erkiaga izan da sailkapeneko liderra. Ispasterkoak besoko minarekin bukatu du denboraldia eta Donostian bere maila berreskuratzea izango du helburu.<\/p>\n<p>Aurreko postuetan, Johan Sorozabalek sailkapeneko bigarren bukatu du, Biarritzeko eta Donibane Lohizuneko txapelei esker. Final Four-erako 4. eta azken posturako lehia estua izan da Barandika eta Olharanen artean. Azkenean, egungo txapeldunak, Barandikak irabazi du lehia hori.<\/p>\n<p>Atzean, Lopezek ez zuen denboraldia ondo hasi baina uztailetik aurrera goruntz egin du sailkapenean. Markina-Xemeinen txapela irabazi zuen eta Iparraldean ere emaitza onak eskuratu ditu, bere bi arerio nagusiak, Manci eta Ibarluzea gaindituz. Atzeko postuetan Basque izan da liderra denboraldiko momenturik gehienetan, baina udako emaitzek ez dira onak izan eta azken asteetan Gorkak eta Lekerikak gainditu dute.<\/p>\n<p>Emakumezkoen kasuan, Ligaren lehen edizioa izan da aurtengoa eta jokatutako txapelketa kopuruan aldeak izan dira, pilotari bakoitzaren disponibilitate eta konpromisioen arabera. Jai Alai Leaguek eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzaile guztiei eta denboraldi berrirako berrikuntzak ari da prestatzen.<\/p>\n<p><strong>Bikoteen osaketa<\/strong><br \/>\nUrtean zehar, pilotariak Ligarako puntuak batzen joan dira Slam, Master eta Series kategorietako txapelketak jokatuta. Gizonezkoetan 43 pilotarik hartu dute parte eta beste 20-k emakumeetan. Ranking-eko edo sailkapeneko 8 onenak (4 aurrelari eta 4 atzelari) Final Four-era sailkatu dira eta beraien arteko partidetan erabakiko da 2024-25 denboraldiko Jai Alai Leagueko titulua.<\/p>\n<p>Sailkapeneko aurrelaririk onenak atzelari onenarekin jokatuko osatuko du bikotea. Bigarrenak bigarrenarekin, eta horrela hurrenez hurren.<\/p>\n<p>Final Four-eko partidak kanporaketa zuzenak izango dira. Finalerdietan, Ligako lehen bikotea, laugarrenaren aurka lehiatuko da eta bigarrena hirugarrenaren kontra. Bi partida hauen irabazleek Final Handia jokatuko dute eta bertan erabakiko da 2024-25 denboraldiko Jai Alai League-ko titulua.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bono eta sarrerak: www.eramanjaialai.com Ategorrietatik Urumeara eta Urumeatik Karmelo Baldara. Donostiak garai bateko distira eta prestigioa berreskuratuko ditu irail honetan, lehen aldiz, Jai Alai Leagueko finalak antolatuta. Karmelo Baldako Lauko Finalak hamaika hilabeteko denboraldi luzeari emango dio amaiera. Gizonezkoetan 30 txapelketa izan dira, Ipar eta Hego Euskal Herrian, Frantziar estatuan eta baita Estatu Batuetako Floridan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":4868,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"class_list":["post-4862","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"Jai Alai League-ko txapeldunak Donostian erabakiko dira!","push_edukia":"Bono eta sarrerak salgai: www.eramanjaialai.com ","emaitza":"","pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4862","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4862"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4862\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4874,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4862\/revisions\/4874"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4868"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4862"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4862"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}