{"id":1217,"date":"2024-03-14T14:52:33","date_gmt":"2024-03-14T12:52:33","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=1217"},"modified":"2025-10-06T09:10:49","modified_gmt":"2025-10-06T08:10:49","slug":"jai-alai-league-k-urte-guztiko-egutegia-osatu-du-egoitza-eta-txapelketa-berriekin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/jai-alai-league-k-urte-guztiko-egutegia-osatu-du-egoitza-eta-txapelketa-berriekin\/","title":{"rendered":"Jai Alai League-k urte guztiko egutegia osatu du egoitza eta txapelketa berriekin"},"content":{"rendered":"<p>Iparraldeko eta Hegoaldeko txapelketa nagusiak batzen dituen Jai Alai Leaguek, egoitza, data eta txapelketa kopurua biderkatu ditu, urte guztiko egutegi jarraitua osatuz. Liga aurkeztu eta urtebete eskasera, lau txapelketa izatetik hamairu izatera egin du jauzi; Bilbo, Gasteiz, Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio batu dira; Iparraldeko txapelketak bikoiztu egin dira, eta urte honetan bertan egoitza berriak gehitzeko aukera zabalik mantentzen da.<\/p>\n<p>Pilotazaleak eta pilotariak denbora daramate urte osoko egutegia eskatzen, txapelketa garrantzitsuenak formato berean joka daitezen. Azkenean eta lan askoren ondoren, Ligak zirkuito berean batuko ditu pilotari onenak, kirola profesionalizatuz eta etorkizunera begira oinarri sendoak ezarriz.<\/p>\n<p><strong>Lau txapelketatik hamairura<\/strong><\/p>\n<p>Bere lehen urtean, lau txapelketa nagusik eta Durangoko Final Fourrak osatu dute Jai Alai League-a. Txapelketa horiek Eusko Label Winter Seriesa, Biarritzeko Urrezko Xistera, Donibane Lohitzuneko Nazioartekoak eta Paueko Kopa izan dira. Aritz Erkiagak eta Gorka Sorozabalek jantzi zuten, pasaden urrian, liga honetako lehen txapela.<\/p>\n<p>Bigarren denboraldi honetan, lau txapelketatik hamairura pasatu gara, bi kategoriatan banatuta. Slam mailakoetan, Donibane Lohitzuneko Cesta All Star, Bilbao Iron Cup, Markina-Xemeingo Grand Slama eta Gernikako Grand Slama (udakoa) dira berritasunak. Masters kategorian, Gasteiz, Zumaia, Lekeitio, Paueko Cesta de Nadau txapelketa eta Biarritzeko Nazioarteko Opena batu dira ligara. Izatez, ligako puntuagarriak diren Mastersak hamabost dira guztira. Izan ere,<br \/>\nSlam kategoriako hiru txapelketa, Master mailako barne-lehiaketez osatzen dira: Donibane-Lohitzuneko Nazioartekoak (4 Masters), Biarritzeko Urrezko Xistera (4 Masters) eta Paueko Kopa (2 Masters). Ondoren, txapelketa hauetako bakoitzak amaierako fase bat dauka pilotaririk onenekin eta hortik ateratzen da Slam horretako txapelduna.<\/p>\n<p><strong>\u00ab\u00a0Iron Cup\u00a0\u00bb, Bilboren apustu handia<\/strong><\/p>\n<p>Bilbok egoitza garrantzitsua izan nahi du zesta-puntako ligan eta Slam kategoriako txapelketa handi batekin egingo du debuta. BILBAO IRON CUP, maiatzaren 10ean hasi eta ekainaren 7ra bitarte, bost ostiral segidan Deportivo pilotalekuan. Gorengo mailako txapelketa, Jai Alai Leagueko egutegian eta noski, ligarako puntuagarria. Gasteiz ere berritasuna izango da, apirilean Olabe pilotalekuan jokatuko den Mastersarekin eta Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio ere, Jai Alai Leagueko egoitza ofizial izatera pasa dira.<\/p>\n<p><strong>100 partidutik gorako egutegia<\/strong><\/p>\n<p>Data eta egoitza berri hauekin, zesta-puntak urte guztiko iraupena duen egitegia osatzea lortu du, urrian hasi eta urrian amaitzen den ligarekin. Guztira, profesional mailako 100 partidu baino gehiago dira, hamar frontoi edo egoitzetan banatuta. Jai Alai Leaguen amaiera fasea Durangoko FINAL FOUR-ean erabakiko da eta pilotari onenek jokatuko dute bertan, ranking ofizialean lortutako puntuen arabera. Kategoriaren arabera, puntuazio jakin bat izango du txapelketa bakoitzak eta egutegia ez dago erabat itxita. Izan ere, urte honetan bertan egoitza gehiago sartzeko aukera ari da negoziatzen Liga.<\/p>\n<p>Jai Alai Leaguen sustatzaileak honakoak dira: ERAMAN! enpresa Hegoaldean eta Biarritz, Donibane-Lohitzune eta Paueko frontoein arteko elkartea, mugaren beste aldean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iparraldeko eta Hegoaldeko txapelketa nagusiak batzen dituen Jai Alai Leaguek, egoitza, data eta txapelketa kopurua biderkatu ditu, urte guztiko egutegi jarraitua osatuz. Liga aurkeztu eta urtebete eskasera, lau txapelketa izatetik hamairu izatera egin du jauzi; Bilbo, Gasteiz, Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio batu dira; Iparraldeko txapelketak bikoiztu egin dira, eta urte honetan bertan egoitza berriak gehitzeko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1218,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"class_list":["post-1217","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"acf":{"push_izenburua":"","push":false},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1217","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1217"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1217\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3755,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1217\/revisions\/3755"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1218"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1217"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1217"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}