S’ouvre dans un nouvel onglet

Bordeleko arrakastaren ondoren, gaur Andoainen zita

22 novembre 2026

Arrakasta handia izan du Eraman! enpresak lehen aldiz Bordelen antolatu duen jaialdiak. Bertako Xistera Villenavais klubarekin batera elkarlanean, ikusmin handia eragin du profesionalen zesta partiduak, harmailetan jendetza itzela batzeraino. Tartean, Villenave d’Ornon, frontoia kokatzen den barrutiko alkatea. Ehunka lagun zesta-puntaz gozatzen eta pilotalekua ere profesionalen partidetarako aproposa. Beste leku batzutan ez bezala, Gernikako pilotak ez dira biziegi geratzen. Bordeleko frontoiak 56 metro luze ditu baina altueraz baju xamarra da, Miamiren tankerakoa, eta atzera iristea kosta egiten da.

Emakumeen ordubeteko kinielan, Oihana Sorozabal eta Arai Lejardi nagusitu dira 43 tanturekin, Erika Mugartegik eta Romane Mercadier-ek 34 egin dituzte eta Helena Barrenetxeak eta Frida Watkinsek 14.

Gizonezkoen partidan Sorozabal anaiak nagusitu dira. Johanek eta Gorka pilota baxuagoa aukeratu dute, Erkiaga eta Lekerika piloteoan dominatzeko. 15-10 eta 15-12 izan da partidaren emaitza. Hori baino garrantzitsuagoa, jaialdiak utzitako aho-zapore ona da. Aproba honen ondoren, lanean jarraitzeko prestutasuna agertu baitute Eraman! enpresak eta Bordele kanpokaldeko Villenave d’Ornongo frontoiko arduradunek.

 

Winter Series desafioa Andoainen

Andoaingo Arrate pilotalekuak ere zesta-punta jaialdi profesionala izango du gaur, aspaldiko partez. Winter Series desafioa jokatuko da arratsaldeko 17:30tik aurrera:

ELAIA-FRIDA vs NAROA-MAIA
ERKIAGA-LEKERIKA vs BARANDIKA-BASQUE

Oharra: Arratsaldeko 15:30-tatik Goiko plaza irekita egongo da ibilgailuak aparkatzeko

Gernikan, 5. jardunaldia

Bihar astelehena izanik, Eusko Label Winter Series txapelketarekin dugu zita Gernikan. Arratsaldeko 19:30tan hasita (ETB 1, 21:45h), B multzoari dagokion neurketa:

URREISTI-ATAIN vs LADUCHE-MANCI

Laduche eta Manci aurreko partidan 2-0 galtzetik datoz eta ezinbestekoa dute garaipena lortzea, txapelketan aukerekin jarraitu nahi badute.

Txapelketak

Guztiak ikusi
Chargement