S’ouvre dans un nouvel onglet

Eraman! enpresak bere lehen jaialdia antolatuko du Bordelen

16 novembre 2026

Eraman! enpresak zesta-puntako jaialdi bat antolatuko du lehen aldiz, Bordele hirian, era berean, Frantzian antolatuko duen lehena ere izango dena. Zehazki, Villeneve D’Ornon barrutian jokatuko dira partidak, Girondako hiriburuaren kanpokaldean. Bertan 56 metro luzeko frontoi ederra daukate, zesta-puntarako oso egokia eta baita zesta-puntako « Xistera Villenavais » klub edo elkartea ere. Pilotalekuko harmailek ia 2.000 lagunentzako kabida daukate.

Larunbat honetan bertan jokatuko da jaialdia arratsaldeko 18:00tatik aurrera. Lehenbizi emakumeen kiniela, eta ondoren, gizonezkoen partida.

Azaroak 21, Espace d’Ornon (18:00tan):

Emakumeen kiniela: HELENA-FRIDA, ERIKA-ROMANE, SOROZABAL-ARAI
Gizonezkoen neurketa: ERKIAGA-LEKERIKA vs JOHAN-GORKA

Gizonezkoen neurketa Mundialeko Euskadi-AEB finalaren errebantxa gisakoa izango da, aldaketa batekin: Erkiagak hartuko du Barandikaren lekua.

Jaialdi honen bidez, zesta-punta profesionala Bordelera itzuliko da, Frantziar estatuko 6. metropoli handienera hain zuzen ere.

ANDOAINGO JAIALDIA

Bordelen jokatu eta biharamunean (22, igandea) zesta-puntako beste jaialdi bat izango da, kasu honetan Andoaingo Arrate pilotalekuan. Hemen ere, urteak daramatzate zesta-punta profesionalik ikusi gabe. Sarrera 5 €tan izango da eta batutako dirua Gazteleku pilota elkarteari laguntzeko izango da.

Azaroak 22, Arrate pilotalekua (17:30tan)
ELAIA-FRIDA vs NAROA-MAIA
ERKIAGA-LEKERIKA vs BARANDIKA-BASQUE

Jaialdiko lehen partidan, Naroa Merino puntista andoaindarrak hartuko du parte.

Urtea amaitu aurretik, bestalde, Durangoko eta Berriatuko Master Seriesak aurkeztuko dira, Jai Alai Leaguerako puntuagarriak.

AZAROKO EGUTEGIA:

Azaroak 16, Gernika 19:30h. Eusko Label Winter Series
ERKIAGA-SALEGI vs JOHAN-IBARLUZEA

Azaroak 21, Bordele 18:00h (Villenave D’Ornon)
HELENA-FRIDA, ERIKA-ROMANE, SOROZABAL-ARAI
ERKIAGA-LEKERIKA vs JOHAN-GORKA

Azaroak 22, Andoain 17:30h. Arrate pilotalekua:
ELAIA-FRIDA vs NAROA-MAIA
BARANDIKA-BASQUE vs ERKIAGA-LEKERIKA

Azaroak 23, Gernika 19:30h. Eusko Label Winter Series
URREISTI-ATAIN vs LADUCHE-MANCI

Azaroak 27. Durango, 12:00h. Master Series aurkezpena

Azaroak 30, Gernika 19:30h: Eusko Label Winter Series
GOITIA-OYHENARD vs BARANDIKA-BASQUE

Txapelketak

Guztiak ikusi
Chargement