{"id":6741,"date":"2026-08-13T09:11:58","date_gmt":"2026-08-13T07:11:58","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaileague.eus\/?p=6741"},"modified":"2026-08-15T09:14:24","modified_gmt":"2026-08-15T07:14:24","slug":"gernikako-finala-ikusmin-itzela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/gernikako-finala-ikusmin-itzela\/","title":{"rendered":"Gernikako finala: ikusmin itzela!"},"content":{"rendered":"<p><strong>* Harmailetako sarrera guztiak agortuta, palkoa irekitzea erabaki du antolakuntzak igandeko final handirako<br \/>\n* Barandika sasoi betean iristen da finalera: atzokoarekin, 10 garaipen azken 11 partidetan, hilabeteko epean<\/strong><\/p>\n<p>Harmailetako sarrera guztiak agortuta, frontoiko goiko palkoa irekitzea erabaki du antolakuntzak igande honetako final handiari begira. Hau ez da Winter Seriesa, udako Grand Slama baizik baina ikusmina itzela da eta igande honetan, gainezka egongo da Gernikako pilotaleku historikoa. Ez da gutxiagorako. Ikusmin handia eragin du Barandika-Manci eta Erkiaga-Undaren arteko finalak, batik bat, azken bikote honek eragindako ezustekoagatik. Erkiaga zesta-puntaren izar nagusia da oraindik, baina Unda gernikarra ez dago maila honetan jokatzera ohitua. Hala ere, kiniela fasean lortutako sailkapenak eta finalerdietan Erkiagak emandako ikuskizunak, final handian sartu ditu eta orain edozer gertatu daiteke. Jokoa garrantzitsua da, baina urduritasuna kudeatzea ere bai eta presioa da, Barandikak eta Mancik ondo kudeatu beharko dutena.<\/p>\n<p>* Barandika: 10 garaipen 11 partidutan<\/p>\n<p>Marka ederra ezarri du Xabi Barandikak azken hilabete honetan. Batazbeste, hiru egunetik behin partida bat ari da jokatzen eta uztailaren 10az geroztik bere zenbakiak izugarriak dira: 10 garaipen eta porrot bakarra. Hiru Master irabazi ditu: Donibane Lohizunen, Mutrikun eta Biarritzn. Donibaneko kasuan, laugarren baterako sailkatu da atzo, Iparraldeko Slametara sailkatuta dago (Barandika-Oyhenard vs Olharan-Gorka: 15-14, 15-9).<\/p>\n<p>Bideoa: <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=98yerH5awU4\" target=\"_blank\">https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=98yerH5awU4<\/a><\/p>\n<p>Etxean ostera, Gernikako final handia jokatuko du Barandikak igande honetan. Lesioaren osteko bere bolada onari esker, Jai Alai Leagueko rankingean 4. postura igo da (Goitiarekin berdinduta dago), baina Gernikako eta Iparraldeko emaitzekin, azken hau aurreratuko du Donostiako Final Four-ari begira. <\/p>\n<p>Erkiaga eta Urreisti ere Final Four-erako sailkatuta daude jada baina Johan Sorozabal da zalantza. Sabelaldeko lesioak udako hainbat torneo galtzea eragin dizkio eta Olharanek, Laduchek eta Garciak, sailkapenean gainditzeko aukera daukate. Atzelarien artean, Gorka, Lekerika, Basque eta Atain daude lehen lau postuetan, baina Manci mutrikuarra ate joka dago jada, Atain markinarrari mehatxu eginez.<\/p>\n<p>Denboraldia bere azken hondarrera iritsi da: Gernikako final handia, Iparraldeko azken txanpa eta datorren astean aurkeztuko den Lekeitioko txapelketa, besterik ez da geratzen. Urte guztiko zortzi pilotari onenek (lau aurrelari eta lau atzelari) Donostiako Final Four-a jokatuko dute irailean, eta hor erabakiko da urteko Jai Alai League titulua. Egun, Barandikak eta Lopez erretiratuak daramate, Ligako txapeldunaren \u00abUrrezko Gerrikoa\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>* Harmailetako sarrera guztiak agortuta, palkoa irekitzea erabaki du antolakuntzak igandeko final handirako * Barandika sasoi betean iristen da finalera: atzokoarekin, 10 garaipen azken 11 partidetan, hilabeteko epean Harmailetako sarrera guztiak agortuta, frontoiko goiko palkoa irekitzea erabaki du antolakuntzak igande honetako final handiari begira. Hau ez da Winter Seriesa, udako Grand Slama baizik baina ikusmina [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":6730,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"class_list":["post-6741","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"","push_edukia":"","emaitza":[6610],"pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6741","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6741"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6741\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6742,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6741\/revisions\/6742"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6730"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6741"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6741"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}