{"id":5933,"date":"2026-05-04T10:50:55","date_gmt":"2026-05-04T09:50:55","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=5933"},"modified":"2026-05-04T13:57:22","modified_gmt":"2026-05-04T12:57:22","slug":"enaut-urreisti-zesta-puntako-banakako-txapeldun-berria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/enaut-urreisti-zesta-puntako-banakako-txapeldun-berria\/","title":{"rendered":"E\u00f1aut Urreisti, zesta-puntako banakako txapeldun berria!"},"content":{"rendered":"<p><strong>* Buruz buruko lehen txapela irabazita, aste magikoa itxi du 21 urteko aurrelari gipuzkoarrak: Donibanen garaile, Ligako lider, Bilbon garaipena eta Banakako Txapel nagusia.<\/strong><\/p>\n<p><strong>LADUCHE vs URREISTI: 6-12, 8-12<\/strong><br \/>\nLibois-Zabala vs Goitia-Argoitia: 15-12, 14-15, 2-5<\/p>\n<p>Urteak 52 aste ditu guztira baina E\u00f1aut Urreistirentzat (Mutriku, 2004) ez da erraza izango gaur bukatzen den hau gainditzea. Berez, lehengo ostiraletik hasi datieke kontaketa: Erkiagari buruz buru irabazi, asteartean Cesta All Star-eko txapela eta Ligako lidertza, ostiralean Bilbon binaka beste garaipen garrantzitsu bat eta larunbatean Banakako Txapela, nagusitasun osoz irabazia. Urteak gora-behera asko izaten ditu eta Urreistik berak ere momentu konplikatuak bizi behar izan ditu denboraldi honetan, batez ere Winter Seriesean. Baina udaberriko txanpa honetan, joko maila eta konfiantza izugarria hartu du eta asentatuago, sendoago ikusten da. Laduchek ezin izan du ezer egin finaleko lehen setean eta bigarreneko momentu klabeetan, ez du asmatu getariarrak. Urreistik aldiz, bere izaera erasokorrari jarraitu dio eta min handia egin du, batez ere, erreboteko jokaldietan.<\/p>\n<p>Finalistek huts pare batekin hasi dute neurketa. Urrutitik dejada banarekin saiatu dira, aurkaria ezustean harrapatu asmoz, baina ez dute asmatu. Hiruna berdinduta egon dira, baina berehala ihes egin du markagailuan mutrikuarrak. Errebesez, gaitasun berezia dauka, aurrera egin, pilota oso posizio zailean sartu eta ondoren errematerako abaniko zabala dauka gainera. Barrura, moztera, dejada, bi pareta, gainetik pasatzera&#8230;. eta berdin errebotean ere. Lau tantu egin ditu jarraian errebotez, Laduchek \u00abopari\u00bb utzi baitizkio pilota horiek. Lapurtarrak errebesez luzeegi jo eta erreboteko pilota horiek \u00abpenalti\u00bb bat dira ondoren. Oso zaila da, aurkariak botako duen lekua zein den asmatzea. Laduche piloteo luzea gustatzen zain zestalari fisikoa da, baina E\u00f1autek ez du piloteorako aukerarik ematen. Dejadaz eta errebotez, aldea zertxobait moztu du Ludovicek baina Urreistik, oso nagusi, zabalera lehenik eta bi pareta ondoren, errebotez bukatu du lehen jokoa.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/urreisti-laduche.jpg\"\/><\/p>\n<p>Bigarrenak ere itxura bera hartu du, gipuzkoarra 0-4 irabazten hasi denean. Finala bukatuta dagoela pentsatu dute zale gehienek. Baina Laduche berpiztu egin da. Pilota motelarekin, piloteoak luzatu egin dira eta eskuman duen indarrarekin, E\u00f1aut gainetik pasatu eta dominatzen hasi da lapurtarra. Seina berdindu dute, tanto gogor eta fisikoak jokatuz. <\/p>\n<p>Finala desenpatera eramateko aukera izan du Ludovicek baina partidaren momentu klabe horretan, ez du asmatu. Lehenik, Urreisti bera izan da markagailuan gainditzen utzi ez diona (6-7) eta hurrengo bi tantuetan, Laduche dominatzen jarri da baina tantua Urreistik egin du. 6-9koa izan da finaleko tanturik onena. E\u00f1aut dominatuta izan du getariarrak, baina hutsuneak ez ditu ondo baliatu eta mutrikuarrak ahal izan duen lehenengoan, hormabiko itzela bat bota dio errebotean, markagailuan hiru tantuko diferentzia jartzeko. 8-9an ere berdinketarako beste aukera bat iritzi zaio lapurtarrari baina hon-rona egitera joan da (duen guztiarekin pilotari eman, errebotean goi goian jo eta pilota frontisera heltzea), baina E\u00f1autek opari gisa hartu du: ondo kolokatu, pilota saskiratu eta tantua amaitu du. 8-12 bukatu da finala eta Urreistirentzat garaipena.<\/p>\n<p>Hori bai, kantxan makurtuta eta barrua hustuta bukatu du Urreistik finala. Bere bolada onari Bilboko Iron Cup-ean eman nahi dio jarraipena, uda gogorra izango dela baitaki. Erkiaga ez dago oso momentu onean baina Ispasterko artista itzuliko da. Barandikari gutxi geratzen zaio, lesioa gainditu eta txapelketak jokatzen hasteko (entrenatzen ari da jada) eta urtea oso luzea da. Edozein kasutan, Urreisti joko maila ikusgarria ari da erakusten, eta jokatzeko duen modu ausarta ere, ikusgarria da benetan. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>* Buruz buruko lehen txapela irabazita, aste magikoa itxi du 21 urteko aurrelari gipuzkoarrak: Donibanen garaile, Ligako lider, Bilbon garaipena eta Banakako Txapel nagusia. LADUCHE vs URREISTI: 6-12, 8-12 Libois-Zabala vs Goitia-Argoitia: 15-12, 14-15, 2-5 Urteak 52 aste ditu guztira baina E\u00f1aut Urreistirentzat (Mutriku, 2004) ez da erraza izango gaur bukatzen den hau gainditzea. Berez, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5934,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1,51],"class_list":["post-5933","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-kronikak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"","push_edukia":"","emaitza":"","pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5933","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5933"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5933\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5937,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5933\/revisions\/5937"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5934"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5933"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5933"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}