{"id":5378,"date":"2026-01-06T10:28:10","date_gmt":"2026-01-06T09:28:10","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=5378"},"modified":"2026-01-06T10:29:05","modified_gmt":"2026-01-06T09:29:05","slug":"goitia-eta-lekerika-garaipena-desenpatean-5-4-eta-varean-erabakita","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/goitia-eta-lekerika-garaipena-desenpatean-5-4-eta-varean-erabakita\/","title":{"rendered":"Goitia eta Lekerika, garaipena desenpatean, 5-4 eta VARean erabakita!"},"content":{"rendered":"<p><strong>* Desenpateko 4-4koan, Urreistik bere xisterarekin pilota ukitu duela erabaki du VAR-ak. Horiak ez dira konforme agertu.<\/strong><\/p>\n<p>Ez da erraza azken setean gauza gehiago gertatzea. 3-0 Urreisti eta Lekerika aurretik zirela, eskumaz hormabiko ederra egin du Lekerikak (3-1) publikoa jarrilekuetatik altxaraziz. Momentu horretan, zorigaiztoko gertaera izan du Urreistik, bere zestaren uztaia edo aroa hautsi eta erraminta aldatu behar izan baitu. Momentu txarra, erraminta berri batekin kantxara sartzeko. Hala ere, 4-1ekoa egin du Lopezek eta bideratuta izan dute partida. Lau \u00abmatch ball\u00bb aldeko. Lekerikak eskumarekin murriztu du aldea (4-2) eta Urreistik, bi pilota jarraian bota ditu txapara (4-3, 4-4), zestaren aldaketak ere neurri batean eraginda. Launako berdinketarekin, tentsio handia izan da kantxan. Azken tantua Goitiak eta Lekerikak egin dute, E\u00f1auti ezker horman gora joan baitzaio pilota. Berdeen aldekoak, garaipena ospatzen ere hasi dira baina bideo-arbitraia (VAR-a) eskatu dute horiek.<\/p>\n<p>Tantu berean, jokaldi bat beharrean, bi jokaldi aztertu behar izan ditu bideo-arbitraiako epaileak. Lehenbizi, Urreistik eta Lopezek eskatu duten Lekerikaren \u00abbotea\u00bb edo jagia. Errepikapenetan ikusita, botea izan dela erabaki du epaileak. Baina berdeek beste eskari bat egin dute. Horren aurretik, Urreistik xisterarekin pilota ikutu duela. Jokaldi hori ere aztertu du epaileak. Publikoa hainbat minutuz egon da erabakiaren zain, eta azkenean, tantua berdeei eman die epaileak, Urreistik, bere zestarekin pilota ikutu duela alegia. Horiak ez dira erabakiarekin konforme agertu, baina epaileak du azken hitza. 4-5, Goitiak eta Lekerikak garaipena, finalerdien ligaxkako lehen jardunaldian. Hiru puntu berdeentzat, puntu bat horientzat, eta tanto-averagea gipuzkoarren alde (+2).<\/p>\n<p><strong>* Partida berdindua<\/strong><\/p>\n<p>Partidara tentsioz sartu dira pilotariak. Hasiera hasieratik, errebesez dominatzera atera dira Urreisti eta Lopez baina Lekerika handi batekin egin dute topo. Gernikako atzelariak izugarrizko pilotak eraman ditu garu, 12. kuadrotik atzeko paretera arte. Lekerikaren defentsa gogor horrek, horien hainbat huts ekarri ditu ondoren. Bana, bina, hiruna, launa, seina eta zazpina berdindu dute, baina atsedenaldira 8-7 iritsi dira aurretik gipuzkoarrak. Deskantsu horren ondoren, tanto ederrak eskeini dizkigute aurrelariek eta berain harteko borroka polita ikusi dugu. 8-8, Goitiak sake-errestoan barruan. 9-8, Urreistik sahietsetik barruan. 9-9, Goitiak atzean, Lopezek eta Lekerikak txapa-gaineko bana eraman ondoren. 9-10, Goitia bi-paretera heldu eta moztu. 10-10, E\u00f1autek moztu. 10-11, Goitiak sake errestoan sartu eta atzera. 11-11, E\u00f1aut sake errestora sartu eta bi-pareta. 12-12, Urreistik dejada ederra, aurkariak engainatuz. 13-12, mutrikuarrak txula. 13-13, Goitiak horma-bikoa sake errestoan. 13-14, Lekerikak suertez, bere pilotak ezker horma ikutu eta zabalduta. 13-15, Urreistik ezin errebotea eraman.<\/p>\n<p>Bigarren jokoa ere ez da ondo hasi horientzat. 2-5 jarri dira markagailuan atzetik baina apurka apurka, euren jokoa egin, tantuak dominatu eta markagailuan aurrera etorri dira. Seigarren kartoian lortu dute berdenitza. Zazpina eta zortzina ere egin dute, eta Urreistiren tantu eder batek jarri ditu horiak aurretik: bote-laster pilota sartu eta bi-paret ederra. 10 eta 9koa ere, horien estrategiaren emaitza izan da. Urreistik errebesez Gotia eta Lekerikaren artera lehenengo, ondoren atzeko zulora, pilota aurren bilatu eta horma-bikoa suabe suabe tanto. Lopezek berak ere, pilota ikusgarria eraman du set honetan, errebesez esku-bakarrarekin sartuta, toreroen gisan. Goitiak aldiz, txik-txakean eta errebotean, errebesez pikatuta egin ditu ederrenak. Hala ere, berdeek lau huts egin dituzte jarraian bigarren setaren azken txanpan (14-9) eta Urreistiren horma biko batek eraman ditu desenpatera (15-14).<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/irabazleak.jpg\"\/><\/p>\n<p>Hirugarren eta azken setean gertatutakoak erabaki ditu azkenean, finalerdietako lehen puntuak. Datorren astean, bigarren jardunaldia: Barandika-Basque vs Johan-Gorka.<\/p>\n<p>Eta horren aurretik, ostiralean Berriatuan, bertako Master Serieseko finalak: Ihart-Arai vs Lur-Maia eta Erkiaga-Artz vs Urreisti-Lekerika.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>* Desenpateko 4-4koan, Urreistik bere xisterarekin pilota ukitu duela erabaki du VAR-ak. Horiak ez dira konforme agertu. Ez da erraza azken setean gauza gehiago gertatzea. 3-0 Urreisti eta Lekerika aurretik zirela, eskumaz hormabiko ederra egin du Lekerikak (3-1) publikoa jarrilekuetatik altxaraziz. Momentu horretan, zorigaiztoko gertaera izan du Urreistik, bere zestaren uztaia edo aroa hautsi eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":5380,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1,51],"class_list":["post-5378","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-kronikak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"Goitia eta Lekerika, garaipena desenpatean","push_edukia":"Horiak ez dira konforme agertu.","emaitza":[5077],"pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5378","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5378"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5378\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5383,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5378\/revisions\/5383"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5380"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5378"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5378"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}