{"id":4821,"date":"2025-08-27T10:36:38","date_gmt":"2025-08-27T09:36:38","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=4821"},"modified":"2025-10-06T09:09:40","modified_gmt":"2025-10-06T08:09:40","slug":"johan-eta-lopez-donibanen-txapeldun","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/johan-eta-lopez-donibanen-txapeldun\/","title":{"rendered":"Johan eta Lopez Donibanen txapeldun!"},"content":{"rendered":"<p><strong>* Johan Sorozabal eta Imanol Lopezezk irabazi dute Donibane Lohizuneko Nazioartekoen 40. edizioa.<\/p>\n<p>* Emaitza honi esker, Barandika matematikoki Ligako \u00abFinal Four\u00bb-erako sailkatu da, Olharan aukera gabe gelditu baita.<\/p>\n<p>* Emakumeen desafioan, Lucile Novela eta Maialen Aldazabal nagusitu dira.<\/p>\n<p>* Paueko Koparen faltan, Ligako Final Four-erako sailkapena (Iraila, Donostia) erabakita geratu da.<\/strong><\/p>\n<p>Final eder eta lehiatua jokatu dute bart Donibane Lohizuneko Campos Berri pilotalekuan Olharan, Gorka, Johan eta Imanol Lopezek. Azken hauek irabazi dute partida, bi set eta huts. Johanentzat (23 urte besterik ez ditu), Nazioarteko edo Internationaux txapelketako bere bigarren txapela da, iaz Basquerekin irabazi baitzuen. Lopezen kasuan, azken egunetako besoko minak gaindituta, zumaiarrak partida ikaragarria jokatu zuen eta denboraldik bigarren \u00abSlam\u00bb-a irabazi du. Markina-Xemeingoa izan zen lehena. Donibaneko finalak beste garaile bat ere utzi digu: Xabier Barandika gernikarra. Olharanen porrotak bidea libre utzi dio bizkaitarrari eta amtematikoki, Donostiako \u00abFinal Four\u00bb-erako sailkatzea lortu du. Irailaren 15, 22 eta 29an jokatuko da gizonezkoen eta emakumezkoen Jai Alai Leagueko Final Four-a eta dagoeneko ezagutzen ditugu 16 protagonistak:<\/p>\n<p><strong>GIZONEZKOAK-AURRELARIAK:<br \/>\nErkiaga, Urreisti, Johan eta Barandika.<\/p>\n<p>GIZONEZKOAK-ATZELARIAK:<br \/>\nGorka, Basque, Lekerika eta Lopez.<\/p>\n<p>EMAKUMEAK-AURRELARIAK:<br \/>\nIhart, Maite, Elaia eta Oihana Sorozabal.<\/p>\n<p>EMAKUMEAK-ATZELARIAK:<br \/>\nFrida, Maialen, Maia eta Arai.<\/strong><\/p>\n<p>Bi mila lagunetik gora elkartu dira bart, Donibane Lohizuneko Campos Berri pilotalekuan. Itxura bikaina izan du beste behin ere pilotalekuak, Lehen partida emakumeen desafioa izan da: Donibaneko Masterreko garaileak (Elaia eta Xana), Miarritzeko udako txapeldunen aurka (Novela-Maialen). Partidaren zati handi batean, erraz joan dira aurretik Elaia eta Xana (15-7 lehen jokoa), eta bigarrenean ere alde handia izan dute (7-3). Hala ere, gehiegizko konfiantzak kalte egin dio bikote zuriari, urdinek 7-7 berdindu dute eta 11-15 irabazi dute bigarren jokoa. Desenpateakoa ere Lucile Novela eta Maialen Aldazabalek irabazi dute (3-5), galdutzat zirudien partida irabaziz.<\/p>\n<p>Gizonezkoen finala berriz, erritmo handikoa eta ederra izan da. 3-5 eta 5-10 jarri dira Johan eta Lopez aurretik. Biarritzeko aurrelari gazteak min ikaragarria egiten du errebesarekin. Behe behetik bota eta indar ikaragarria ematen dio, pilota erreboteko zuloan misil bat bezala jarrita. Hori izan da urdinen jokoa. Eraginkorra. Gorkarentzat ezinezkoak ziren pilotak, oso behartuak iristen zitzaizkion Olharani, tantua urdinek menperatuz. Baina gorriek ez dute etsi, Gorka Sorozabal (anaietan zaharrena denak, 24 urte), eskumaz mina egiten hasi da, eta 13-13 berdindu ostean, 14-13 jarri dira lehen aldiz aurretik. Partidaren une horretan mezu argia eman dio Lopezek Johani: pilota guztiak atzeko errebotera, hor dago tantua. Halaxe izanda. Lehenbizi 14-14 berdindu dute eta 15.a zumaiarrak berak egin du, errebesez pilota ikusgarri bat errebotean jarrita.. 14-15.<\/p>\n<p>Bigarren jokoan, kale edo bale egitea erabaki du Olharanek. Final Four-ean sartzeko behar beharrezkoa zuen garaipena. Aurrelari ikusgarria da baina ez errematatzailea. Bada bigarren setaren hasieran, errematatzaile hasi da Pauekoa. Lehenengo lau tantuak, berak egindakoak izan dira (4-1). Hala ere, Johanek eta Lopezek agintea berreskuratu eta zazpina berdindu dute eta behin markagailuan aurretik jarri direnean, ez dute hutsik egin. 11-15. <\/p>\n<p>Emaitza honekin, Urreistigandik 270 puntu eskasera kokatu da Johan. Mutrikuarra Ligako 2. aurrelaria da eta lapurtarra hirugarrena, baina hurrengo egunetan bigarren postu hori galdu egingo du gipuzkoarrak, Paueko Kopatik kanpo geratu baita eta Johanek, finalerdiak galduta ere, nahikoa izango du Urreisti sailkapenean gainditzeko.<\/p>\n<p><strong>Paue-ko Kopa<\/strong><\/p>\n<p>Liga erregularra amaitzeko azken txaplelketa bat besterik ez da falta. Paueko Kopa. Hau ere SLAM kategoriakoa (puntu gehien dituzten txapelketak dira). Erkiaga eta Lekerika irailaren 5-eko final handirako sailkatu dira jada. Ostiralean ezagutuko ditugu bigarren finalistak: Johan-Gorka edota Olharan-Manci.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>* Johan Sorozabal eta Imanol Lopezezk irabazi dute Donibane Lohizuneko Nazioartekoen 40. edizioa. * Emaitza honi esker, Barandika matematikoki Ligako \u00abFinal Four\u00bb-erako sailkatu da, Olharan aukera gabe gelditu baita. * Emakumeen desafioan, Lucile Novela eta Maialen Aldazabal nagusitu dira. * Paueko Koparen faltan, Ligako Final Four-erako sailkapena (Iraila, Donostia) erabakita geratu da. Final eder eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":4822,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1,51],"class_list":["post-4821","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-kronikak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"Johan eta Lopez Donibanen txapeldun!","push_edukia":"Barandika matematikoki Ligako \"Final Four\"-erako sailkatu da.","emaitza":[4227],"pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4821","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4821"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4821\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4828,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4821\/revisions\/4828"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4822"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4821"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4821"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}