{"id":4721,"date":"2025-08-08T12:00:16","date_gmt":"2025-08-08T11:00:16","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=4721"},"modified":"2025-10-06T09:09:41","modified_gmt":"2025-10-06T08:09:41","slug":"barandika-bi-azterketa-garrantsitzu-bi-egunetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/barandika-bi-azterketa-garrantsitzu-bi-egunetan\/","title":{"rendered":"Barandika: bi azterketa garrantsitzu bi egunetan!"},"content":{"rendered":"<p>Xabier Barandika, Ligako egungo txapeldunak (Lopezekin batera) bi azterketa garrantzitsu ditu bi egunez jarraian. Bi partidak Gorka Sorozabalekin jokatuko ditu gainera, eta beraz, lehenengoan gertatzen denak eragina izan dezake bigarrenean, bikotearen beraren konfiantzan batez ere.<\/p>\n<p>Lehenengoa azterketa gaur du Barandikak, Paueko 2. Masterreko finalerdian. Iparraldean jokatutako hiru Masterretan, porrotarekin itzuli da etxera gernikarra eta laugarren eta azken Master honetan, garaipena behar du. Are gehiago, Laduchek, Ligako bere aurkari nagusiak, bart Donibane Lohizunen irabazi ondoren (Laduche-Manci vs Bixente-Lekerika, 15-8, 15-13).<\/p>\n<p>Barandika ranking-eko 4. aurrelaria da, berea da oraingoz Final Four-era sartzeko azken postua, baina 510 puntuko aldea ateratzen dio soilik 5.a den Laduchi. Paueko gaurko emaitzak eta bihar Gernikan gertatzen denak, erdi-erabakita utz dezake gernikarraren eta getariarraren arteko lehia. Bietatik huts egiten duen lehenak, atzerapausu handia emango du, lasterketa bukatzear dagoen honetan. Gogoratu, Liga erregularra pasaden urteko urrian hasi eta hilabete eskas barru, irailaren 5ean bukatuko dela.<\/p>\n<p>Atzean ere estu daude kontuak. Manci mutrikuarrak garaipen garrantzitsua lortu du bart Donibane Lohizunen (Laduchekin) eta are presio handiagoa sartu dio Imanol Lopezi. Zumaiarrarentzat ere erabakigarria izan daiteke, Gernikako finalerdietako emaitza.<\/p>\n<p>Gaurko eta biharko Ligako partidek beraz, garrantzia itzela daukate. Final Four-erako lehia ez da guztiz erabakita geratuko, baina baliteke, erdi-erabakita geratzea. Azken aste hauetan, Jai Alai Leagueko egungo txapeldunak, Barandika eta Lopez, titulua defendatzeko borroka etengabean ari dira, partidaz partida.<\/p>\n<p>2024-25-eko Jai Alai Leagueko denboraldian, guztira, 8 Grand Slam, 17 Master Series eta 5 torneo Series ari dira jokatzen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Xabier Barandika, Ligako egungo txapeldunak (Lopezekin batera) bi azterketa garrantzitsu ditu bi egunez jarraian. Bi partidak Gorka Sorozabalekin jokatuko ditu gainera, eta beraz, lehenengoan gertatzen denak eragina izan dezake bigarrenean, bikotearen beraren konfiantzan batez ere. Lehenengoa azterketa gaur du Barandikak, Paueko 2. Masterreko finalerdian. Iparraldean jokatutako hiru Masterretan, porrotarekin itzuli da etxera gernikarra eta laugarren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":4722,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"class_list":["post-4721","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak"],"acf":{"push":false,"push_izenburua":"","push_edukia":"","emaitza":"","pos":"1"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4721","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4721"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4721\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4725,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4721\/revisions\/4725"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4722"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4721"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4721"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}