{"id":4138,"date":"2025-05-19T09:31:35","date_gmt":"2025-05-19T08:31:35","guid":{"rendered":"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/?p=4138"},"modified":"2025-10-06T09:09:42","modified_gmt":"2025-10-06T08:09:42","slug":"erkiagak-lidergoa-berreskuratu-du-gorka-itzel-batek-lagunduta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/erkiagak-lidergoa-berreskuratu-du-gorka-itzel-batek-lagunduta\/","title":{"rendered":"Erkiagak lidergoa berreskuratu du Gorka itzel batek lagunduta!"},"content":{"rendered":"<p><strong>ELAIA-FRIDA vs HELENA-MAIA:<br \/>\n8-15, 15-10, 5-3<\/p>\n<p>ERKIAGA-GORKA vs URREISTI-IBARLUZEA:<br \/>\n15-10, 15-5<\/strong><\/p>\n<p>Aritz Erkiagak Jai Alai Leagueko lidergoa berreskuratu du Bilboko Deportivon. Sailkapena txapelketa behin amaitutakoan eguneratuko da baina gaurko garaipenak sari bikoitza eman dio ispastertarrari. Lehena, Iron Cup-eko finalerako txartela. Eta bigarrena, Urreistik orain arte ateratzen zion 310 puntuko aldea irauli eta bere \u201ctronura\u201d itzultzea. <\/p>\n<p>Hasiera hasieratik izan dira nagusi Erkiaga eta Gorka Sorozabal. Azken hau, eroso, dominatzaile, sartzaile eta min-emale aritu da Bilboko Deportivon. Kantxan beti ondo kokatuta, Aritzek Gorkari uzten dio partidaren pisua. Badaki ardura hori eman diezaiokela. Segurtasuna ematen dio, aurrean pilota onak lortzen dizkio eta Erkiagak nahikoa du momentua aukeratu eta berak dakien \u201cmagia\u201d hori egitea. 5-1 eta 8-4 jarri dira aurretik. Hiru tantura urreratu dira horiak (9-6) baina artelan batekin jarri du Erkiagak mugarri berria. Errebotean, aurkariak eta harmailak bete dituzten zale guztiak engainatu eta hormabiko ederra eginez (10-6). Urreistik eta Ibarluzeak eutsi egin diote setari. Lehen bizi, Erkiagak zabalera atera, mutrikuarrak adi pilota saskiratu eta bi pareta botata (11-8) eta ondoren, tanto borrokatu batean, bote-laster sartu eta sahietzetik egina (11-9). Marroiek ez diete gehiago gerturatzen utzi. Erkiagak, sake erresotan eta errebotean, eta Gorkak berak, eskumaz, seta poltsikoratu dute (15-10).<\/p>\n<p>Behin lehenengoa irabazita konfiantza betez kantxaratu dira Aritz eta Gorka, eta kontrakoa gertatu zaie E\u00f1auti eta Ioni. Erkiagak berak desmoralizatu ditu. Gaurkoan odol-egarriz atera baita. Sake askotara sartu da, batzuk, sartzeko benetan zailak zirenak. Erremate geometrikoak bota ditu. Eta atzean Gorka, Aritz baino 14 urte gazteagoa, egungo atzelari onenetakoa dela erakutsiz. Amorrazioz egin dituzte tantu bakan batzuk horiek. Ibarluzeak, hormabikoz egin duena esaterako (11-4) baina ezinezkoa izan da (15-5). Datorren barikuan ezagutuko dute finaleko aurkaria: Barandika-Basque edo Laduche-Del Rio.<\/p>\n<p><strong>ELAIA ETA FRIDA, PARTIDARI BUELTA EMAN ETA FINALERA!<\/strong><\/p>\n<p>Elaia Gogenola berriatuarra arantza atera eta Bilboko Iron Cup-eko finalera sailkatzea lortu du, Frida Watkinsekin batera, partidari buelta eman eta desenpateko seta irabazita. Gogenola da Iron Cup-eko egungo txapelduna eta hilaren 30eko finaleran izango da aurtengo honetan ere. Winter Seriesean, Gasteizen eta Lekeition, hirugarren setean kalean geratu ondoren, konfiantza behar zuen. Bada gaurko partidak balioko dio konfiantza hori berreskuratzeko.<\/p>\n<p>Izan ere, lehenengo jokoan nagusi izan dira Helena Barrenetxea eta Maia Goikoetxea. Bikote ona egiten dute. Helena errematatzailea da eta Maia oso maila onean ari da jokatzen. Indartsua izateaz gain, min ere egiten du eskumarekin. Jaun ta jabe izan dira lehen jokoan (2-7, 3-8, 5-10, 8-15). Baina bigarrenean partidak buelta eman du. Frida zumaiarra atzean seguru eta Elaia aurrean oso maila onean, Helena eta Maiari tantuak egin eta hauen hutsak behartu dituzte (15-10) finalerdia desenpatera eramanda.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/jaialaidev.biklik.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/05\/neskak.jpg\"\/><\/p>\n<p>Sake guztiak agortuta, luzeegi atera du lehenengoa Elaiak (0-1) baina berehala lortu dute berdintzea, tantu polit eta gora-beheratsu batean. Elaia atzean defendatzen, Frida aurreko posizioetan, egoerari eustea lortu dute Maiak bi pareta bota, Elaiak harrapatu eta tantua lortu arte (1-1). Hurrengo bi tantuak horientzat izan dira (1-3) baina hala ere, partida amaierara hobeto iritsi dira marroiak eta egoera zailari buelta ematen jakin dute. 5-3 bukatu da partida, azken tantu gogor batekin. Azkenean Elaia Gogenola izan da pilota txokoan, txapa gainean bikain jarri duena. Datorren astean ezagutuko dituzte finalerko aurkariak: Ihart-Maialen edo Maite-Oaia.<\/p>\n<p>Giro itzela gaur ere Deportivon. Zesta-puntaren, Iron Cup-aren eta Jai Alai League-aren arrakastaren seinale. Datorren astean gehiago!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ELAIA-FRIDA vs HELENA-MAIA: 8-15, 15-10, 5-3 ERKIAGA-GORKA vs URREISTI-IBARLUZEA: 15-10, 15-5 Aritz Erkiagak Jai Alai Leagueko lidergoa berreskuratu du Bilboko Deportivon. Sailkapena txapelketa behin amaitutakoan eguneratuko da baina gaurko garaipenak sari bikoitza eman dio ispastertarrari. Lehena, Iron Cup-eko finalerako txartela. Eta bigarrena, Urreistik orain arte ateratzen zion 310 puntuko aldea irauli eta bere \u201ctronura\u201d itzultzea. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":4131,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1,51],"class_list":["post-4138","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-kronikak"],"acf":{"push_izenburua":"Erkiagak lidergoa berreskuratu du","push_edukia":"Elaia eta Frida, partidari buelta eman eta finalera!","push":false},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4138","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4138"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4138\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4154,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4138\/revisions\/4154"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4131"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4138"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/jaialaileague.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4138"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}